Ispilu esferikoek aplikazio ugari dituzte gaur egun; adibidez, kale izkinatan ipintzen diren ispiluak ikuspegi eremua handitzeko, auto eta motoen erretrobisoreak,… Orokorrean ispilu esferikoak bi motatakoak dira: AHURRAK: argi izpiak barnealdeko aurpegian islatzen direnean. GANBILAK: islapen gainazala kanpoaldeko aurpegia denean. (A) Ispilu Esferiko Baten Elementuak KURBADURA ZENTROA (C): ispiluak osatzen duen esferaren zentroa. IRUDI ZENTROA (O): […]
Gainazal erabat leunduaren aurrean objektu bat ipintzen badugu, ispiluaren “barruan” irudi bat ikusten dugu, objektua ispilutik aurkitzen den distantzia berberera. Gure begietara heltzen den irudi bat nabaritzen dugu. Baina etor daiteke argia ispiluaren atzealdetik dagoen eskualde batetik?. Honen azalpena argiak jasaten duen islapenean dago, horrela, islatzen den irudia egotez ez dagoen posizio batean azaltzen da. […]
Uhinek aurkezten dituzten propietate orokorrekin jarraituz, oraingo honetan garrantzia berezia duten bi fenomeno aztertuko ditugu: islapena eta errefrakzioa. Fenomeno hauek izaera guztietako uhinetan agertzen diren arren garrantzia berezia dute argiaren kasurako, nagusiski fenomeno hauetan oinarrituz azaltzen delako Optika Geometrikoaren atala. Beraz, azter ditzagun arretaz adierazitako fenomeno biak. Edozein ingurunetik hedatzen den uhin bat ezaugarri desberdineko […]
Argiaren izaera ondulatorioa izanik, honek uhinentzat orokorrean ikasitako fenomenoak ere aurkezten ditu, hala nola, islapena, errefrakzioa, polarizazioa eta interferentziak. Argiaren kasurako propietate hauen ondorioak bereziki garrantzitsuak izanik, aztertu ditzagun islapena eta errefrakzio fenomenoak argiarentzat Argiak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen denean, zati bat islatu eta beste bat errefraktatu egingo da, […]