Gainazal erabat leunduaren aurrean objektu bat ipintzen badugu, ispiluaren “barruan” irudi bat ikusten dugu, objektua ispilutik aurkitzen den distantzia berberera. Gure begietara heltzen den irudi bat nabaritzen dugu. Baina etor daiteke argia ispiluaren atzealdetik dagoen eskualde batetik?. Honen azalpena argiak jasaten duen islapenean dago, horrela, islatzen den irudia egotez ez dagoen posizio batean azaltzen da. […]