Azpiko irudian bi txakurrek eginiko eta indarrez herrestan eramandako lera bat ikus dezakegu. Sorturiko efektua, indarra egingo lukeen txakur bakar batek sortuko lukeenaren baliokidea da. Indar hori beste bien batura bektoriala da eta indar erresultantea deritzogu, edo huts-hutsean, erresultantea. Gorputz baten gainean eragiten ari den indar-sistema baten erresultantea, , sistemako indar guztien batura bektoriala da. […]
Mahai gainean geldi dagoen gorputzaren gainean gorputz hori higitzeko besteko intentsitatea duen indar bat ezartzen baduzu, gorputza indarra ezartzen dugun norabide eta noranzko berean higituko da. Beraz, ateratzen dugun ondorioa da indarra magnitude bektorial bat dela eta bektoreen bitartez adierazi daitekeela. Horrela, gorputz baten gainean indar batek eragingo duen efektua, indarra aplikatzen deneko puntuaren, bere […]
HIGIDURAREN IKUSPEGITIK Orain arteko gorputzen higiduraren azterketak ahalbidetu egin digu higidura-mota desberdinak arautzen dituzten legeak formulatzea. Hala ere, mota honetako galderak erantzunik gabe geratu dira oraindik: zergatik higitzen dira gorputzak?, zergatik gelditzen dira?, zergatik aritzen dira biraka? Etab. Altzari bat bultzaka higiarazten, baloi bat gelditzen, malguki bat luzarazten edo buztin zatia moldeatzen dugunean, indar bat […]
Egin dezagun ondoren aipatzen diren esperientzien inguruan hausnarketa txiki bat: Kanpaia bat kolpatzen baduzu soinua sortzen da. Kanpaia hori atzamarraz ukitzen baduzu bibratzen duela konturatzen zara. Ondoren, eskuarekin estutzen baduzu kanpaiak bibratzeari utzi eta soinua desagertzen da. Diapasoi bat pendulu arin baten aurrean bibrarazten baduzu, soinua egiten duen bitartean penduluaren bolatxoa baztertzen duela konturatuko zara. […]