Keplerrek, Tycho Brahe astronomo daniarrak lortutako emaitzak erabili zituen planetek Eguzkiaren inguruko higiduran duten portaera arautzen duten erregela edo legeak aurkitzeko, hauek Newtonentzat bere grabitazio unibertsalaren teoria lantzeko oinarri izan zirelarik. Keplerren legeak Eguzki-Sistemari aplikatzen zaizkio, Eguzkia eta planetak puntualak direla kontsideratuz, hau da, euren arteko distantzia askoz handiagoak direla beren tamainak baino, eta Eguzkia […]