Magnetismoaren jatorria antzinakoa da, baita bere aplikazioetariko batzuk ere. Grezia klasikoan jadanik magnetita bezalako zenbait substantzia ezagunak ziren. Magnetita lehen aldiz Magnesia herrian aurkitutako minerala da eta oinarrian burdin oxido bat da (Fe3O4). Substantzia honek burdina erakartzeko ahalmena dute. Hau dela eta, IMAN NATURALAK bezala ezagutzen dira. Geroago, beste substantzia batzuek, altzairuaren kasua, iman naturalaz […]