Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik, euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat […]