Gaur egun, jadanik, inor ez da harritzen Ilargi berriak bailitzan, Lurraren inguruan orbita eliptikoetan (zirkularrak kontsidera daitezkeenak) biratzen duten satelite artifizialen agerpenaz. Satelite hauek, batzuek helburu baketsuak dituztenak (ikerketa, komunikazioak,…) eta beste batzuek belikoak, 30.000 km/h-ko inguruko abiadurarekin biratzen dute Lurraren inguruan. Baina, sateliteak orbitan ipintzea ez da izan azken urte hauetako arazoa bakarrik. Jadanik, […]