Ardatz baten inguruan biribilkatu diren espiren multzoari bobina deritzo. Espiren arteko kontaktua deuseztatzeko kuprezko haria barnize isolagarri batekin inguratzen da. Askotan, (elektroimanetan, adibidez) bobinaren barruan burdinazko edo altzairuzko nukleo bat sartzen da. Horrelakoetan solenoide izena hartzen du. Solenoide luze batean (hau da, bere diametroa solenoidearen luzerarekiko mesprezagarria kontsidera daitekeenean), bere barnean sortzen den eremu magnetikoak […]