Bidalketa honekin uhinen propietate multzo berri bati hasiera ematen diogu. Aurreko uhin fenomenoak uhinen izakera propioaren ondorioa baziren ere, oraingoak foku bat baina gehiagotik datozen uhinen gainezarmenaren ondoriozkoak izango dira. Propietate hauek behar den bezala aztertu nahi baditugu beharrezkoa da, lehenik, Uhinen Gainezarmen Printzipioa enuntziatzea. Orain arte suposatu dugu foku igorle bakarra zegoela eta inguruneko […]