Solenoide batek sortutako eremu magnetikoa

Ardatz baten inguruan biribilkatu diren espiren multzoari bobina deritzo. Espiren arteko kontaktua deuseztatzeko kuprezko haria barnize isolagarri batekin inguratzen da. Askotan, (elektroimanetan, adibidez) bobinaren barruan burdinazko edo altzairuzko nukleo bat sartzen da. Horrelakoetan solenoide izena hartzen du.

Solenoide luze batean (hau da, bere diametroa solenoidearen luzerarekiko mesprezagarria kontsidera daitekeenean), bere barnean sortzen den eremu magnetikoak ondorengo ezaugarriak ditu:

  • MODULUA: muturretan ezik, eremu magnetikoaren intentsitatea uniformea da bere barnean. Solenoideak N espira baditu eta L luzera, barneko puntu batean sortzen den eremua ondoko adierazpenak emango digu:
  • NORABIDEA: eremu lerroak solenoidearen sekzioarekiko elkarzutak dira.
  • NORANTZA: eremu magnetikoaren norantza korronte elektrikoaren norantza berean biratutako sakakortxoak emango digu.

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org