Eremu magnetikoak korronte zuzenean eragiten duen indarra. Laplacen lehenengo legea.

Demagun eroale zuzen batetik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen duela eta eremu magnetikoaren barruan dagoela (ikus eskuineko irudia).

luzerako eroalearen korronte elementu batetik korronte intentsitatea doa -ren norabide eta norantza berean. Gauzak horrela, aurreko atalean erabili ditugun erlazioak, orain ere kontutan hartu beharko ditugu, hala nola:

eta

Ondorioz:

Ikusten dugunez, I intentsitateko korronte elektrikoa daukan luzerako korronte elementua eta eroalearen norabidean eta korronte intentsitatearen norantzan eroaletik abiadurarekin higitzen den dq kargak baliokideak dira.

Lorentzen legeari jarraituz, korronte elementu diferentzial horri eragiten dion indarra hauxe da:

Lortu dugun erlazioa LAPLACEN LEHENENGO LEGEAri dagokio eta honi esker kalkulatu ahal izango dugu zein den korronte elementu batek jasaten duen indarra eremu magnetiko baten barruan dagoenean.

Eremu magnetikoaren barruko kargen higidura dela eta, eroale lerrozuzen bati eragiten dion indarra kalkulatzeko aurrean lortutako erlazioa integratu egin beharko dugu. Horrela, eroaletik I intentsitateak zirkulatzen duenean eta eremu magnetikoaren barruan dagoenean, eroale horrek jasaten duen indarra lortuko dugu:

Eroalearen gainean eragiten duen eremua uniformea bada, ondorengo adierazpena lortuko dugu:

bektoreak modulu bezala hariaren luzera du eta bere norabide eta norantza haritik doan korronte elektrikoarena da. Beraz, eremu magnetiko uniforme baten barruan kokatutako L luzerako eta I intentsitateko korrontea eroaten duen hariaren gainean eragiten duen indarraren ezaugarriak biderkadura bektorialaren definiziotik lortuko ditugu.

  • MODULUA: . Kontutan hartu korronte elektrikoaren norabidean dagoen eremu magnetikoak ez duela indarrik egiten eroalearen gainean eta berau maximoa izango dela elkarzutak direnean.
  • NORABIDEA: korrontearen eta eremu magnetikoaren norabideekiko elkarzuta izango da.
  • NORANTZA: sakakortxoaren erregelarena.

Ariketa Proposatuak


 14.- Luzera ezezaguna eta 20 g-ko masa duen eroale zuzen batetik 3 A-ko korrontea pasatzen da. Eroalea horizontalean dago jarrita euskarri malgu batzuetan.Kalkulatu eroalearen luzera, kontuan hartuta euskarriei ez zaiela indarrik eragiten eta eroalea 0,5 T-ko eremu magnetikoaren barruan dagoela. Eroaleak eta eremu magnetikoak 30º-ko angelua sortzen dute.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org