BERDINTASUNAK |
ALDEAK |
- Eremu elektrikoa eremu zentrala izanik, eremu kontserbakorra da. Bestalde, eremu magnetikoa ez da eremu zentrala eta, ondorioz, eremu ez-kontserbakorra da.
- Eremu elektrikoa kontserbakorra denez, posiblea da puntu bakoitzean magnitude eskalarra (potentziala) definitu eta honetan oinarriturik, gainazal ekipotentzialak definitu. Eremu magnetikoan ezin dugu eremua zehazten duen funtzio eskalarrik definitu.
- Eremu elektrikoaren eremu lerroak irekiak dira (puntu batean hasi edo bukatzen dira) eta gainazal ekipotentzialekiko normalak dira. Eremu magnetikoan, berriz, eremu lerro itxiak ditugu.
- Eremu elektrikoan agertzen diren indarrak zentralak dira; magnetikoan, aldiz, ez.
- Intentsitate elektrikoak eremu lerroen norabide bera du, indukzio magnetikoa eremu lerroekiko ukitzailea den bitartean.
- Eremu elektrikoaren intentsitatea distantziaren karratuarekiko alderantzi proportzionala da. Eremu magnetikoa, distantziaren menpe egon arren, bere balioa magnitude ezberdinen orientazioaren menpe ere badago.
|
- Biek eragiten dituzte partikula kargatuen gaineko indarrak. Hala ere, eremu elektrikoa geldirik edo mugimenduan dagoen karga elektriko batean eragiten duen espazioko perturbazioa da. Eremu magnetikoa, aldiz, mugitzen den karga elektrikoaren gainean eragiten du bakarrik.
- Existitzen dira dipolo elektrikoak baita magnetikoak ere. Baina, lehenengo kasuan aurkako ikurreko kargak banandu daitezkeen bezala, polo magnetikoen kasuan hauek ezin dira banandu.
- Korronte elektriko aldakor batek eremu magnetiko bat sor dezake eta alderantziz (azken kasu hau hurrengo egunetan aztertuko dugu).
|