Korronte induzituak lortzeko zenbait modu

Lehenengo atalean ikusi dugun bezala,  indukzioko eremu magnetiko baten barruan dagoen gainazal lau bat zeharkatzen duen fluxu magnetikoa ondorengo adierazpenak ematen du

Fluxuaren aldaketak korronte induzitua sortzen duela ikusi dugu. Hortaz,  gainazala bektoreko zirkuitu batean korronte induzitua lortu nahi badugu, fluxu magnetikoa aldatzeko zein prozedura erabil daitekeen aztertu behar dugu. Aldaketa hori lortzeko aukera bat baino gehiago dugu:

Eremu Magnetikoaren Balioa Aldatu

Iman baten kasuan, zirkuitutik urrundu edo hurbildu dezakegu, izan ere, horrela aztertzen ari garen zirkuitua zeharkatzen duen fluxu magnetikoa aldatu egingo da.

Eremu magnetikoa solenoide batek sortzen badu, zirkuituko eremu magnetikoa sortzen duen korrontearen intentsitatea aldatu dezakegu. Solenoide baten kasuan eremu magnetikoaren adierazpena hau izango da.

Solenoideko korrontearen intentsitatea aldatzen badugu indukzio magnetikoa aldatu egingo da eta, ondorioz, solenoide horrek bere inguruan sortzen duen fluxu magnetikoa ere aldatu egingo da.

Zirkuituko Espiraren Gainazala Aldatu

Espiraren gainazala aldatzeko aukera badago, zirkuitua zeharkatzen duen fluxu magnetikoa handitu edo txikitu egingo da eta, ondorioz, korronte induzitua sortuko da.

Zirkuitua eta Eremu Magnetikoaren Arteko Posizio Erlatiboa Aldatu

Zirkuitua zeharkatzen duen fluxua indukzio magnetikoaren eta gainazal bektorearen angeluaren araberakoa ere bada. Angelua 0º bada, fluxua maximoa izango da; angelua 90º bada, berriz, fluxua nulua izango da. Zirkuitu elektrikoari eremu magnetiko baten barruan bira ematean, korronte elektrikoa induzituko dugu zirkuituan.

Kontutan hartzekoak


A) Korrontea sortzen duen zirkuitu itxiari INDUZITUA deritzo; eremu magnetikoa sortzen duen gorputzari INDUKTORE, eta honelakoa izan daiteke:

  • Iman iraunkorra (MAGNETOA)
  • Elektroimana (DINAMOA, ALTERNADOREA)
  • Korronte alternoa dabilen harila (TRANSFORMADOREA)
  • Segundo bakoitzean mila aldiz etetzen den korronte zuzena duen harila (RÜHMKORFF-EN BOBINA)

tags: ,
posted in Elektromagnetismoa by Jokin


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org