Azelerazioa

Automobileko gidariak bihurgunea hartzeko gidagailuari eragiten dionean, abiadura bektorearen norabidea aldatuz doa aldiunetik aldiunera. Eta gidariak azeleragailuari sakatzen dionean, aldatu egiten da abiadura bektorearen modulua.

Abiaduraren aldaketa gertatzen denean, modulua izan zein norabidea izan, azelerazioa dago.

Abiadurarekin gertatzen den bezala, batez besteko azelerazio eta aldiuneko azelerazioaren artean desberdindu beharko dugu.

Batez besteko azelerazioa

Higidura15

Irudian ikus daitekeen bezala, t1 aldiunean, ekuazioa47 posizio bektorea duen A1 puntutik pasatzen den higikaria ekuazioa48 abiaduraz  ari da higitzen, eta t2 aldiunean, ekuazioa49 posizio bektorea duen A2 puntutik pasatu da ekuazioa50 abiaduraz.

Denbora unitateko abiadurak izan duen aldaketari, ekuazioa51, batez besteko azelerazio bektorea deritzo, ekuazioa52. Bektore honen ezaugarriak honakoak dira:

  • MODULUA: abiaduraren aldakuntza eta igarotako denbora tartearen arteko zatidurarekin bat dator. SI sistemako azelerazio-unitatea metro segundo karratuko (m/s2) da.
  • NORABIDEA: irudian ikus daitekeen bezala, abiadura bektorearen aldakuntzarekin bat dator.
  • NORANZKOA: abiaduraren aldakuntza bektorearen berdina.

Aldiuneko azelerazioa

Aldiuneko abiadurarekin gertatzen zen bezala, gero eta denbora tarte txikiagoak hartzean, ∆t zerorantz jotzen duenean, alegia, batez besteko azelerazioaren bektorea aliduneko azelerazio bektoreari hurbiltzen zaio t une jakin batean. Bektore horri aldiuneko azelerazio, ekuazioa53, esaten zaio.

ekuazioa54

Eta ondorioz:

ekuazioa55

Azelerazioaren osagai kartesiarrak hauek izango dira:

ekuazioa56

ekuazioa57

Deribatuen propietateetan oinarriturik:

ekuazioa58

ekuazioa59

Beraz:

ekuazioa60

Proposatutako Ariketak

6.- Posible al da une jakin batean higikari baten azelerazioak eta abiadurak modulua eta norabidea berdina, baina aurkako noranzkoa izatea?. Arrazoitu ondo zure erantzuna eta posiblea bada eman ezazu baldintza horiek betetzen dituen higidura baten adibide bat.

7.- Higidura batean ekuazioa63 izanik, ziurta al daiteke higidurak iraun duen  ∆t denbora tarte osoan higikariak abiadura bera eraman duela?. Azalpen egokiak eman.

8.- Puntu higikor baten posizioaren koordenatuak denborarekiko hauek dira:

ekuazioa62

  1. Bila itzazu abiadura eta azelerazio bektoreak t=5 denean eta beraien moduluak.
  2. Lehenengo bi segundotako batezbesteko abiadura bektoriala eta bere modulua.

9.- Higikari baten posizio bektorea  ekuazioa61 izanik, aurkitu azelerazioak 10 m/s2-ko balioa hartzen duen denbora unean bere aldiuneko abiadura bektorea eta modulua.

tags: ,
posted in DBHO1eko Edukiak, Higidura by Jokin


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org