Uhin harmonikoak. Parametro edo magnitudeak

Bidalketa honetan lehenik eta behin Uhin harmonikotaz zer ulertzen dugun adierazten saiatuko gara. Jarraian, uhinaren azterketan azalduko zaizkigun magnitudeen zerrenda emango zaizu. Garrantzitsua da magnitude hauen ezaugarriak ondo ikastea uhin harmonikoen ekuazioa nondik datorren ondo ulertzea nahi baduzu.

Uhin harmonikoak

Uhin higidura guztien artean bereziki interesatzen zaizkigunak UHIN HIGIDURA HARMONIKOAK dira. Mota desberdinetakoak izan arren, guztiek dute jatorri bera edo antzekoa: inguruneko punturen batean perturbazioa sortzen da, berau periodikoa den oszilazio bat izaten delarik eta, izenak berak iradokitzen duenez, higidura horiek sinu edo kosinu funtzioen bidez adieraz daitezke idazkera matematikoan.

Uhinetan hedatzen den perturbazioa hhs denean uhinak uhin harmonikoak deitzen dira.

UIhinak05 Aurrekoaren haritik,  uhinen bitartez hedatzen diren perturbazioen izaera era askotakoa izan daitekeela erraz uler daiteke, a irudian ikusten den bezala..

Hala ere, Joseph B. Fourier matematikari frantsesak T periododun edozein oszilazio periodiko, oinarrizko higidura harmonikoen konposaketa bat bezala kontsideratu daitekeela frogatu zuen, HHS kopuru finitu edo infinituz osatua dagoelarik. Horrela adibidez, a irudiko uhina b irudiko oinarrizko hiru uhin harmonikoetan deskonposatu daiteke.

Beraz, Fourier-en aurkikuntzaren arabera, edozein uhinen azterketa egiterakoan lehenik oinarrizko uhinetan deskonposatzen ahaleginduko gara eta ondoren hauetako bakoitzaren analisia egingo dugu.

Uhin harmonikoen parametro edo magnitudeak

Uhin harmonikoa ingurune elastiko batean hedatzen denean itxura sinusoidala izango du, izan ere, HHS bera da hedatzen dena.

Uhin higiduraren ezaugarriak zehazteko ondorengo magnitudeak erabiltzen ditugu:

  • ANPLITUDEA: inguruneko puntu baten eta puntu horren oreka posizioaren arteko distantzia maximoa da. Hhs-ren anplitudearekin bat dator.
  •  
  • PERIODOA: uhinak uhin-luzera bateko distantzia egiteko behar duen denbora da. Bat dator inguruneko puntu batek bere hhs-an oszilazio oso bat errepikatzeko behar duen denborarekin.
  • MAIZTASUNA: denbora unitateko puntu batetik igarotzen diren uhin luzera kopurua. Periodoaren alderantzizkoa da.
  • HEDAPEN ABIADURA: uhinaren hedapena higidura zuzen eta uniformea denez, uhinak egiten duen espazioa eta bide hori egiteko behar duen denboraren arteko erlazioa da: Ekuazioa14. Kontuan harturik periodo batean uhin luzera bat egiten duela: Ekuazioa15
  • UHIN ZENBAKIA: 2π distantzian dauden uhin-luzeren kopurua.

SI-ko unitateak

Aurrean ikusitako magnitudeen unitateak ondorengoak dira:

Magnitudea Ikurra Unitatea
Uhin-luzera λ metro (m)
Hedapen abiadura v m·s-1
Uhin-zenbakia k rad·m-1


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org