Uhinen elementuak

Uhinaren ekuazioaren analisiarekin hasi aurretik komenigarria da uhin baten hedapenarekin zerikusia duten hainbat elementuen azalpena egitea. Jarraian agertzen dira era laburbilduan

Sarreran esan dugun bezala, orokorrean, uhinen hedapen fenomeno guztietan, zenbait elementu amankomun agertzen dira:

  • FOKUA: hedatzen den perturbazioa edo bibrazioa sortzen den puntua da.
  • HEDAPENA: ingurune batean zehar energiaren transmisioari deritzo.
  • ATZERAPENA: fokuan perturbazioa hasten denetik distantzia batera dauden puntuetara heltzeko behar duen denbora.
  • UHIN FRONTEA: uhinaren hedapenean bibrazio egoera bera duten inguruneko puntuek osatutako leku geometrikoa da.
    – Uhin fronte esferikoa: norabide guztietan abiadura berdinarekin hedatzen den ingurune batean (ingurune isotropoa) eta fokutik nahiko gertu gaudenean sortzen dira.
    – Uhin fronte lauak: fokutik distantzia handietara dauden gainazal esferikoak ia lauak kontsidera daitezke.
  • IZPIA: uhin fronteekiko elkarzuta den lerro bat da eta uhin higiduraren hedapenaren norabidea adierazten du. Uhin esferikoetan izpiak erradialak dira eta uhin fronte lauetan lerro paraleloak dira.

Kontutan hartzekoak

  • Uhinak04 Uhin higiduraren azterketa tridimentsionala oso konplikatua denez, hemendik aurrerako planteamendu gehienak bidimentsionalak izango dira. Uhin fronte esferikoak eta lauak plano batean zehar nola hedatzen diren aztertu nahi badugu UHIN FRONTE ZIRKULAR edo UHIN FRONTE PARALELOAK bezala adieraziko ditugu.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org