Difrakzioa

Uhinen difrakzio fenomenoa hasiera batean pentsa daitekeena baina fenomeno arruntagoa da. Uhinek beraien hedapenean jasaten duten desbiderapenak aplikazio ugari izan ditzake gure bizitzan.

uhinenpropietateorokorrak02Partikula sorta bat irekiune bat daukan pantaila batera jaurtitzen badugu, irekiunera jausten direnak beren higidurari eutsiko diote perturbaziorik jasan gabe; pantailara jausten direnak, berriz, gelditu egingo dira edo, bestela, atzerantz errebotatuko dute. Oztopo baterantz jaurti ezkero ere berdin gertatzen da.

Zer gertatzen da partikula sorta bat bota beharrean irekiune edo oztopo baten aurka, uhina jaurtitzen badugu?. Nolakoa da kasu honetan uhinaren hedapena?.

Irekiune edo oztopoak oso handiak badira, irekiunera edo oztopora heltzen diren uhinak ia ez dira distortsionatzen (a irudia).

Alabaina, irekiune edo oztopoa txikitzen denean eta uhinaren uhin-luzeraren antzekoa egiten den neurrian, zeharkatu ondoren hedatzen den uhina eta uhin intzidentea ez dira berdinak. Azken kasu honetan uhin berriak bere hedapenaren norabidea aldatu egiten du oztopo edo zirrikitua igarotzen duenean (b irudia).

Uhinak, hedatzen ari direla, uhin-luzeraren antzeko tamaina duen oztopo edo irekiunearekin topo egitean jasaten duen hedapen norabide aldaketari difrakzio deritzo.

Fenomeno hau interpretatzeko Huygens-en printzipioa erabili dezakegu: oztopo batek uhin frontearen zati bat aurrera egitea eragozten duenean gertatzen da difrakzioa. Huygens-en printzipioarekin bat etorriz, oztopoarekin talka egiten duten uhin frontearen puntuak uhin fronte berrien igorle bihurtzen dira. Gauzak horrela, uhinak oztopoa inguratzen du eta oztopo horren atzealdetik hedatzen da.

 

 

Kontutan hartzekoak

A) Difrakzioa uhin higiduraren ezaugarria da; fenomeno fisiko batean difrakzioa ikusten badugu, ziur uhin izaera duen zerbaitek hartzen duela parte.

B) Fenomeno honi esker zenbait irrati uhin mendien atzean jaso daitezke.

Adibidez, AM irrati uhinak 180-6000 m-ko uhin luzera tartean daude. Hau dela eta, difrakzioari esker, erraz gainditu dezakete beraien hedapena eragotzi dezaketen oztopoak: etxeak, mendiak,… FM irrati uhinak, berriz, 2,7-3,7 m-ko uhin-luzeren artean agertzen dira. Hau dela eta, oso zaila da uhin hauek sintonizatzea leku menditsuetan, adibidez.

Gauza berbera gertatzen da telebista uhinekin (0,1-10 m-ko uhin-luzera). Horregatik, leku menditsuetan beharrezkoa dira “errepetidoreak” ipintzea.

Proposatutako Ariketak

1.- Jakina da zenbait eskualde menditsuetan FM irrati uhinak (88-108 MHz) zailtasunez sintonizatzen direla baina ez ordea AM irrati uhinak (540-1600 kHz). Nola azalduko zenuke fenomeno hau?
        DATUA: Bi uhin moten hedapen abiadura=3·108 m/s

2.-Uhin lauz osatutako frontea murrura iritsi da eta zeharkatu egin du. Zein irudik erakusten du ondoen uhinen eboluzioa?.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org