Huygens-en printzipioa

Datozen egunetan ikasiko ditugun uhinen propietateak ulertu ahal izateko uhinen hedapena nola ematen den ulertu beharko genuke lehenik. Hauxe da, hain zuzen ere, Huygens-en printzipioak azaltzen duena.

Uhin baten hedapena dagokion uhin ekuazioarekin adierazten da. Orain ikusiko dugun legez ingurunean perturbazioa jasaten duen puntu batean uhinaren anplitudea kalkulatzeko ez da beharrezkoa perturbazio hori sortu duen iturria erreferentziatzat izatea.

1680an Christian Huygens fisikari daniarrak ingurune material batean zehar uhin mekaniko bat nola hedatzen den erakusten duen mekanismoa proposatu zuen.

Uhin materialekin egindako esperimentuek honakoa erakusten dute: inguruneko puntu batek uhinaren eragina jasaten duenean, puntu hori bibratzen hasten da eta, aldi berean, uhinak igortzen dituen foku bilakatzen da, uhin sekundario horiek jatorrizko uhinaren ezaugarri berdinak (hedapen abiadura eta maiztasun berdina) dituztelarik. Oinarrizko uhin fronte guztiekiko tangentea den kurbari INGURATZAILEA deritzo eta berau izango da uhin fronte berria.

Beraz, Huygens-en printzipioak bidea ematen du t une batean sortutako uhin batentzat, denbora tarte baten ondoren sortuko den uhin frontea kalkulatzeko. Era berean, printzipio hau oso erabilgarria izango da uhin higiduraren ezaugarriei lotutako zenbait propietate aztertzerakoan.

Uhinenpropietate orokorrak01

Kontutan hartzekoak

A) Ikus daitekeenez hedapenaren kontrako norantzan ere inguratzailea irudikatu daiteke; inguratzaile honi ATZERAPEN UHINA edo UHIN ERREGRESIBOA deritzo. Dena dela, sortzen diren interferentziak direla eta, atzerapen uhinek ez dute energiarik hedatzen.

1 Comment to "Huygens-en printzipioa"

  1. IKTeroak :: Egun bat Web 2.0-n :: November :: 2005 wrote:

    […] Luze joan zaigu baina azkenean amaitu dugu. Bazkariari ekin aurretik datorren asteleheneko klasea prestatu beharra daukat. Gai berria hastera noa: uhinen propietate orokorrak. Saioa prestatu aurretik Huygens-en printzipioaren inguruko hainbat informazio bilatuko dut Wikipedian. Bide batez, Walter Fendt-ek bere webgunean duen simulazio baten erreferentzia egingo dut WordPress-ean garatu dudan nire web orrian eta saio lektiboa erabat bukatuta uzteko, Angel Francoren orrira joango naiz nire klaseari azken tokea emateko. […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org