Ispilu lauak

Gainazal erabat leunduaren aurrean objektu bat ipintzen badugu, ispiluaren “barruan” irudi bat ikusten dugu, objektua ispilutik aurkitzen den distantzia berberera. Gure begietara heltzen den irudi bat nabaritzen dugu. Baina etor daiteke argia ispiluaren atzealdetik dagoen eskualde batetik?. Honen azalpena argiak jasaten duen islapenean dago, horrela, islatzen den irudia egotez ez dagoen posizio batean azaltzen da.

Azter dezagun nola ematen den irudiaren eraikuntza ispilu lau batean:optika06

Suposa dezagun A1 eta B1 puntuen artean dagoen edozein objektu. Irudiaren eraikuntza nola ematen den azaltzeko nahikoa izango da bere bi muturren irudiak nolakoak diren aztertzea. Horretarako suposa dezagun A1 puntutik irteten diren bi izpi. Bietako bat ispiluarekiko elkarzuta da eta bigarrena edozein eraso angeluarekin erasotzen du ispiluarekin.

Bi izpi hauek islatu ondoren, islatutako izpien luzapenek A1 puntuaren irudia A2-n emango dute.

Era berean jokatuz, B1 puntuaren irudia B2-n dagoela azal genezake. A1 eta B1-n arteko objektu puntu guztiek beraien irudiak A2 eta B2-ren artean izango dituztenez, A1B1 objektuaren irudia A2B2 izango da.

Ikusten denez, jasotzen den irudia existitzen ez den eskualde batean agertzen da, hau da, ez da erreala, BIRTUALA baizik. Bestalde, bere orientazioa eta tamaina jatorrizko objektuarenak dira. Gainera, erraz deduzitu daitekeenez, objektuaren posizioa (s) eta irudiarena (s’) berdinak dira ere (aurkako ikurrekoak). Beraz:

Objektu baten irudia ispilu lau batean arteza, tamaina berdinekoa eta birtuala da.

Proposatutako Ariketak

1.- Anek 1,72 m neurtzen du eta ispilu lau batetik 80 cm-ra dago.

  1. Ispilutik zein distantziara eratzen da bere irudia?
  2. Zein da irudiaren tamaina?
  3. Zein izan beharko da ispiluaren altuera minimoa Anek bere gorputz osoaren irudia ikus dezan?

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org