Dioptrio laua errefrakzio indize desberdina duten bi inguru banatzen dituen gainazal garden eta laua da.
Dioptrio lauetan objektu baten irudia nola eratzen den aztertzeko kontsidera dezagun irudiko O puntua. n2 errefrakzio indizea duen inguruan kokatuta dago eta ondoren n1, lehenengoa baino errefrakzio indizea baxuagoa duen ingurua du. Inguru biak dioptrio lau baten bitartez banatuta daude. Irudi hori lortzeko O-tik abiatuta dioptrioaren gainazala, XX’ zeharkatzen duten izpien ibilbidea irudikatuko dugu.
- OMN izpia: gainazalarekiko elkarzuta denez errefraktatu ondoren ez du bere norabidea aldatuko
- OAB izpia: errefrakzioaren legeei jarraituz desbideratu egingo da, kasu honetan errefrakzio angelua eraso angelua baina handiagoa izanik.
Irudia aurkitzeko, bi izpi horiek dibergenteak direnez, ebaki puntua lortzeko izpia luzatuko dugu, honela elkarren arteko ebakipuntua O’ izanik.
O-tik makurdura gutxiz irtengo liratekeen izpi guztientzat berdin gertatuko litzateke, hau da, irudia O’ izango da. Baina makurdura handia bada, dioptriotik irteten den izpiaren luzapenak ez du zuzena O’ puntuan moztuko baizik eta gorago, bere makurdura maximoa angelu limitea izan arte, kasu honetan O’ irudia XX’ dioptrioaren gainean egongo delarik.
Hau dela eta, dioptrio laua estigmatikoa izango da, normalarekiko makurdura txikia duten izpi erasotzaileen kasuan bakarrik.
Dioptrio lauetan zera ikusten da: objektuen irudiak hurbilago ikusten dira eta hurbilketa hori are eta handiagoa izango da objektua kokatua dagoen ingurunearen errefrakzio indizea handiagoa bada.
Kontutan Hartzekoak
Kontsideratu dugun adibidean, argi izpia errefrakzio indize altuagoa duen ingurune batetik txikiagoa duen beste batera pasatzen dela suposatu dugu.
Hala ere, alderantziz kontsideratu ezkero, lortuko litzatekeen irudia birtuala izango litzateke ere. Beraz, dioptrio lauetan lortzen den irudia ETI BIRTUALA da.
Proposatutako Ariketak
7.- Urpean (n=1,33) dagoen urpekari batek uraren gainetik 250 m-ko altueran dagoen hegazkin bat ikusi du. Zer altueran ikusten du urpekariak?.