Indarrak eta higidura

Dakigunez, indarrak gorputzen pausaguneko edo higidurako egoera aldatzeko gai diren ekintzak dira.

Unitate didaktiko honetan indarren eta higiduraren arteko erlazioa aztertuko dugu:

Gorputzen higiduren eta higidura horiek sortarazten dituzten indarren arteko erlazioa aztertzen duen Fisikaren atalari dinamika deritzo.

Isaac Newton izeneko zientzialari ingelesak dinamika arautzen duten funtsezko legeak formulatu zituen. Lege hauei esker gorputz baten higidura nolakoa izango den esan dezakegu aldez aurretik, aldiune bateko egoera eta gorputzean eragiten ari diren indarrak zein diren ezagutuz gero.

Horixe da, hain zuen ere, datozen saioetan aztertuko ditugunak. Lehenik eta behin Newtonen teoriak enuntziatu eta aztertuko ditugu, hauen ondorio garrantzitsuetan erreparatuz. Ondoren, gorputzen gainean ager daitezkeen indar desberdinen deskribapena egingo dugu. Bukatzeko, egoera errealetan oinarrituriko gara: gorputzen gainean eragiten duten indarrak definitu ondoren, euren higidura nolakoa den zehazten ahaleginduko gara.

tags: , ,
posted in DBHO1eko Edukiak, Dinamika by Jokin


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org