Bulkada eta higidura kantitatea

Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak.

Aurreko adibidean parte hartzen duten fenomenoak modu fisikoan adierazteko, indarraren akzio dinamikoa adierazteko balio digun eta indar horrek eragiten duen denbora tartea kontuan izango duen magnitude berri bat sartuko dugu.

Magnitude hori bulkada mekanikoa da, ekuazioa12. Bulkada mekanikoa gorputz baten gainean ezarritako batez besteko indarraren, ekuazioa13 , eta indar horrek eragiten duen denbora tartearen, Δt, arteko biderkadura da.

ekuazioa14

Bulkada mekanikoa magnitude bektoriala da:

  • Modulua: ekuazioa15
  • Norabidea: eragiten duen indarrarenaren berbera
  • Noranzkoa: eragiten duen indarrarenaren berbera
  • Aplikazio-puntua: eragiten duen indarrarenaren berbera

SIko unitateak

SI sistemako bulkada-unitatea N·s da. Ikus daitekeenez, bulkada eta higidura kantitatea izeneko magnitudeak dimentsio berekoak dira; horregatik, magnitude homogeneoak direla esaten dugu.

  1. Bulkadaren unitateak: N·s
  2. Higidura kantitatearen unitateak: kg·m·s-1

N·s=(kg·m·s-2)s= kg·m·s-1

Bi magnitudeek menpekotasun lotura bera dute oinarrizko magnitudeekin eta, beraz, euren artean nolabaiteko loturaren bat egongo da.

Lotura hori matematikoki adieraz daiteke Newton-en bigarren legetik abiatuz, lege hori higidura-kantitatearen funtzioan azalduz gero.

ekuazioa16

Beraz: ekuazioa17

Gorputz batean eragiten ari den indar erresultantearen bulkada, gorputzaren higidura-kantitatearen aldakuntzaren berdina da.

Ebaztutako ariketa

6.- Horizontalki desplazatzen den baloi bat 12 m/s-ko abiaduraz higitzen da. Halako batean, futbol jokalari batek ostiko bat ematen dio eta baloiak 20 m/s-ko abiadura eskuratzen du, jatorrizko norabidearekiko 60º-ko angelua osatzen duelarik.

  1. Zenbatean aldatu da baloiaren abiaduraren modulua?
  2. Zenbatean aldatu da bere abiadura bektorea?
  3. Baloiaren masa 500 g-takoa bada, zein da higidura kantitatean eman den aldakuntza?
  4. Ostikoak 0,2 s-ko iraupena badu, zein da baloiaren gainean eragiten duten indarraren modulu eta norabidea? (Ebazpena – pdf, 43kb)

Proposatutako ariketak

7.- 2006ko binakako eskuzko pilota finalean, Martinez de Irujok, azken tantoan, pilota boleaz jo eta frontisera bidaltzen du. Pilotak horma jo eta atzera egiten du, hormara heltzeko behar izan duen norabide berarekin baina kontrako noranzkoan. (Hemendik aurrerakoa badakizue, Olaizolak bolean huts egin eta Irujo-Eulate bikotea TXAPELDUN!!).

Planteatzen zaizuna ondo pentsatu ondoren, ahalegindu zaitez azpiko galderei erantzuten:

  1. Pilotak pareta jo eta bueltan atzera egin duen denbora tarte horretan zein fenomeno fisiko eman da?. Ondo esplikatu, ahal baduzu irudi baten laguntzaz.
  2. Zein angelu osatzen du pilotaren norabideak hormarekin kolpearen unean?. Eta ondoren?
  3. Talkak iraun duen denbora tartean, pilota eta hormaren artean agertzen den indarra konstantea dela esan dezakegu?

8.- 38 kg-ko gorputz baten gain, minutu bat irauten duen 1000 N-eko indar bat egiten da. Bila itzazu:

  1. Masak hartzen duen abiadura.
  2. Bultzada mekanikoa.
  3. Higidura kantitatearen aldaketa.

9.- 50 g-ko tenis pilota bat 20 m/s-ko abiaduraz heltzen zaio jokalari bati. Pilota jo ondoren, 40 m/s-ko abiaduraz bidaltzen du aurkako noranzkoan. Erraketak 200 N-eko batezbesteko indarra egin badu pelotarengan:

  1. Zenbatekoa da erraketak eragin duen bulkada.
  2. Zenbat denbora egon da kontaktuan erraketa pilotarekin?.

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org