'Newton' Tag

  • Erreferentzi sistema ez-inertzialak. Indar irudikariak edo ez-inertzialak

    4 martxoa, 2008

    Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez: Indar erresultantea aldatzen ez bada, puntuaren higidura zuzena eta uniformeki azeleratua izango da Higidura azeleratuaren adibide garbi bat (batzuek egunero jasan behar izaten dutena) igogailu batek, martxan […]

  • Bulkada eta higidura kantitatea

    2 martxoa, 2007

    Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak. Aurreko adibidean parte hartzen duten fenomenoak modu fisikoan adierazteko, indarraren akzio dinamikoa […]

  • Newton-en hirugarren legea edo akzio-erreakzioaren printzipioa

    28 otsaila, 2007

    Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da. Naturan, indar edo akzio ororekin batera horri dagokion erreakzioa agertzen da, hots, indarrak binaka agertzen dira. Baieztapen hori Newton-en hirugarren legean edo akzio-erreakzioaren printzipioan laburbiltzen da. Gorputz batek beste gorputz […]

  • Newton-en bigarren legea edo dinamikaren funtsezko legea

    26 otsaila, 2007

    Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean? Pausagunean zegoen gorputz bati ondoz ondo indar desberdinak aplikatzean lorturiko emaitzak azaltzen dira alboko taulan. Indar horietako emaitza modura, gorputza higidura zuen uniformeki azeleratuaz desplazatzen da. Ikus sorturiko azelerazioa desberdina dela kasu bakoitzean. […]

  • Newton-en lehenengo legea edo inertziaren legea

    21 otsaila, 2007

    Autobusean nahiz trenean goazenean, bada ezpada euskarri bati ondo eutsita joatea komeni dela ederki asko dakigu. Izan ere, autobusa balaztatzean gure gorputza aurrerantz doala badakigu; alegia, gure gorputzak duen jokabidea balaztei eragiterakoan, eragindako indarraren aurka higitzea da. Gauza bera gertatzen zaigu autobusa abiatzen denean. Kasu honetan motorrak aurrerantz egiten duen indarrari oposatzeko joera izaten dugu, […]

  • Grabitazio unibertsalaren legea

    15 urtarrila, 2007

    Unibertsoaren eredu heliozentrikoa onartzen bada, Keplerren legeek esanahi zinematikoa baizik ez dute: planeten higidurak deskribatzen dituzte soilik, baina ez dute sortarazten duen arrazoia azaltzen. Newton-ek emandako GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEAren bitartez, Keplerren legeei esanahi dinamikoa gehitzen zaie, higidura hauen kausa bezala indar kontzeptua barneratuz. Dinamikaren bere legeak aplikatuz eta Keplerren legeak kontutan harturik, Newton-ek frogatu ahal […]

  • Argiaren izaera

    26 urria, 2006

    Soinuaren azterketa egin ondoren pasa gaitezen fisikan garrantzi handikoa den beste uhin bat aztertzea: argia, hain zuzen ere. Lehenik eta behin argiaren izaeraren inguruan egon diren teoria desberdinak aztertuko ditugu Kanpo-munduari buruz ditugun ezaguera gehienak ikusmen eta entzumenaren bitartez jasotzen ditugula baiezta daiteke. Horregatik, hasiera batean ondoko defini­zioa eman dezakegu: Argia gure ikusmen-sentimena eraginez, inguruko […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org