Eremuaren intentsitatearen eta potentzialaren arteko erlazioa

Aurrean lortu izan den bezala:

Adierazpen hori, A-tik B-ra eraman nahi den q kargaren balioarekin zatitzen bada, ondokoa lortzen da:

Eta sinplifikatuz:

Aurreko adierazpenak edozein karga puntualak edota karga banaketa batek bere inguruan sortzen duen eremuaren intentsitatearen eta potentzial elektrikoaren arteko erlazioa ematen digu. Horrelakoetan eremu elektrikoaren intentsitatearen aldaketa nola ematen den matematikoki kalkulatzea arazo bat izan daiteke, beharrezkoa baita intentsitatearen aldaketa posizio aldaketaren arabera adierazten duen funtzioa ezagutzea eta, ondoren, potentzial elektrikoaren balioa aurkitzeko bere integrala aurkitu.

Gure helburua planteamenduen oinarri fisikoa denez eta ez horrenbeste ebazketa matematikoa, kontsideratuko ditugun eremu elektrikoak sinpleenak izango dira; EREMU UNIFORMEAK, hain zuzen ere. Horrela deitzen zaie eremuko puntu guztietan intentsitatearen modulua, norabidea eta norantza berdina azaltzen duten eremuei.

Aurrean lortutako erlazioa eremu elektriko uniforme (=kte ) batentzat horrela geratuko litzateke:

Eremu elektriko uniforme batean bi punturen artean potentzial diferentzia aurkitu nahi bada nahikoa da eremuko intentsitatearen eta bi punturen arteko desplazamenduaren arteko biderkadura eskalarra kalkulatzea.

Eremu elektriko uniforme bat lortzeko nahikoa da aurkako ikurreko karga dentsitate berbera duten bi xafla paralelo eta mugagabe bata bestearen parean kokatzea. Plaka hauen artean geratzen den espazio eskualdean dagoen eremuaren indar lerroak adierazi nahi baditugu, hauek bi xaflen planoekiko elkarzutak izango dira eta gainazal ekipotentzialak, ondorioz, xaflekiko paraleloak izango dira. Eskuineko irudian adierazitako eremu uniforme baten irudia agertzen da.

Eremu elektriko uniforme baten kasu erreala kondentsadore lau baten erdiko zonaldean (hau da, muturretatik urrun) agertzen dena kontsidera daiteke.

Ebaztutako ariketa

10.- Eremu elektriko uniforme bat dugu bere intentsitatea 104 N/C izanik, behetik gorantz bertikalki zuzendua. Kalkulatu:

  1. Eremu honek elektroi batengan egingo duen indarra (modulu, norantza eta norabidea).
  2. Konpara ezazu indar hau elektroiaren pisuarekin.
  3. Elektroiak izango duen abiadura 1 cm ibili ondoren, geldiunetik abiatzen bada.
  4. Lortu duen energia zinetikoa. (Ebazpena – pdf, 37 kb)

DATUAK: melektroia= 9’1·10-31 kg; qelektroia= 1’6·10-19 C

Proposatutako ariketak

11.- Hasieran geldirik dagoen α partikula bat (He4 atomoaren nukleoa), azeleratu egiten da E= 105 N·C-1-eko intentsitatea duen eremu elektriko uniforme batean, v=1000 m·s-1-tako abiadurara iritsi arte. Lor bitez partikulak eginiko ibilbidearen luzera eta ibilbide horren muturren arteko potentzial diferentzia.

DATUAK: qelektroia= 1’6·10-19 C; mprotoia=mneutroia= 1’67·10-27 kg

12.- Elektrizitatez kargaturiko bolatxo bat, 1 g-ko masa duena, kargatutako plaka batek erakarri egiten du, 45º-ko angelua eginez bertikalarekin.

  1. Marraztu diagrama bat bolatxoan eragiten duten indarrak orekan daudenean.
  2. Plakaren inguruan eremu elektrikoa 1050 V·m-1-ekoa bada, kalkulatu modulua eta bolan eragiten duen indarraren zeinua.
  3. Kalkulatu bolatxoak duen karga orekan dagoenean.

13.- Zeinu positiboa duen eremu elektriko konstantean, potentzial elektrikoa…

  1. Nulua da.
  2. Konstantea da.
  3. Modu konstantean handiagotzen da.
  4. Modu konstantean txikiagotzen da.
  5. Distantziaren karratuarekiko txikiagotzen da.

14.- Eskuineko irudian plaka paralelodun kondentsadorea ikusten da. Beheko grafikoetatik, zeinetan ikusten da eremu elektrikoa eta potentzial elektrikoa distantziaren arabera aldatzen direla?.Potentzialaren jatorritzat plaka negatiboa hartuko dugu.

15.- Bi plaka metaliko horizontal eta paralelo 2 cm-eko distantziara separaturik daude. Bien arteko potentzial diferentzia 120 V-takoa bada, aurkitu:

  1. Bi plaken artean dagoen eremu elektriko uniformearen intentsitatea
  2. Elektroi baten gainean eragiten duen indarra
  3. Bi plakekiko distantzi berberera aurkitzen den elektroi batek irabazten duen energia, eremu elektrikoaren norabidearekiko 30ï‚°-ko angelua osatzen duen 1 mm-ko distantzia ibili ondoren.
  4. DATUAK: qelektroia= -1,6·10-19 C

16.- Karga berdinez (baina aurkako zeinuzkoaz) kargaturiko metalezko bi xafla paraleloen artean, 1600 V-tako potentzial diferentzia dago. Xafla biak, 1 cm-etako distantziara aurkitzen dira bata bestearekiko. Aldiune batetan, xafla positibotik protoi bat askatzen da eta xafla negatibotik elektroi bat. Xafla positiboarekiko zein distantziatara gurutzatuko dira partikula biak?. Konpara bitez partikulen abiadurak eta energia zinetikoak bakoitza xafla oposatura heltzen den unean.

DATUAK: melektroia= 9,11·10-31 kg eta mprotoia= 1,67·10-27 kg ; qelektroia= 1,6·10-19 C


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org