Aurrean lortu izan den bezala: Adierazpen hori, A-tik B-ra eraman nahi den q kargaren balioarekin zatitzen bada, ondokoa lortzen da: Eta sinplifikatuz: Aurreko adierazpenak edozein karga puntualak edota karga banaketa batek bere inguruan sortzen duen eremuaren intentsitatearen eta potentzial elektrikoaren arteko erlazioa ematen digu. Horrelakoetan eremu elektrikoaren intentsitatearen aldaketa nola ematen den matematikoki kalkulatzea arazo […]
Eremua eragiten duten gorputzetatik R distantzian sortutako grabitate eremua eta eremu elektrikoa kalkulatzeko bidea ematen diguten espresioak alderatzean: eta zenbait berdintasun eta alde ikusiko ditugu. Besteak beste honako hauek dira: BERDINTASUNAK ALDEAK Biak dira eremu zentralak, izan ere, norabidea puntu bat eta eremua sortzen duen karga edo masa dagoen tokia lotzen dituen lerroarena baita. Biak […]
Aurreko gaian esandakoaren arabera, indar elektrikoa posizioaren araberako indar zentrala denez, indar kontserbakorra izango da eta, ondorioz, eremu elektrikoa EREMU KONTSERBAKORRA dela esan dezakegu. Honen ondorioz, karga bat eremu elektriko baten barruan posizioz aldatu nahi izango bagenu, egin beharreko lana hasierako eta bukaerako posizioen energia potentzial elektrikoen diferentziaren berdina izango da, eremu kontserbakorretan gertatzen ohi […]
Ikusia dugunez, gorputz kargatuek indar elektrikoak jasaten dituzte gorputzen masek indar grabitatorioak jasaten dituzten bezala. Gorputz baten inguruan eremu grabitatorioa sortzen den bezalaxe, gorputz kargatu baten eremu elektriko bat sortzen da, bere eragina distantzi indarren bidez azaltzen duena. Espazioalde batean kokaturiko karga elektrikoak berau inguratzen duen espazioa “aztoratzen” du, bere inguruan indar eremu bat sortuz, […]
Elektrizitatez kargatuta eta geldi dauden bi gorputzek euren artean egiten duten elkarrekintzazko indar elektrikoa Charles Augustin de Coulomb (1736-1806) fisikari frantsesak neurtu zuen lehenengoz 1785. urtean, horretarako tortsio balantza bat erabiliz. Coulomb-ek frogatu zuenez, karga biren arteko erakarpen edo alderapen indarra bi karga horien balio absolutuaren eta haien arteko distantziaren araberakoa da. Horrela atera zuen […]
Indar elektrikoak gure eguneroko eginkizunetan era zuzen edo zeharkakoan ageri dira; argia pizten dugunean, janariak kontserbatzeko hozkailua erabiltzen dugunean edota motorra elektrikoak erabiltzen dituzten garraioetan bidaiatzen dugunean. Bestalde, indar elektrikoak fenomeno natural ugariren arduradunak izaten dira ere, hala nola, borragoma baten elastikotasuna edota olioaren biskositatea. Gure gorputzaren metabolismoan ematen diren prozesu kimikoak ere indar elektrikoen […]