Eremu gehienak tridimentsionalak izaten dira (hemendik aurrera aztertuko ditugun guztiak). Eremuaren deskribapena egiteko orduan, interesgarria izango litzateke adierazpen lauak erabiltzea, eremuaren propietateen azterketa planoan adieraztea oso erabilgarria izan bait daiteke. Eremua eskalarra edo bektoriala izanda adierazpen ezberdinak erabiliko ditugu: EREMU ESKALARRAK Eremu hauek deskribatzeko LERRO edo GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK erabiltzen dira. Lerro edo gainazal hauek aztertutako […]
Definizio fisikoa eman aurretik azter ditzagun zenbait adibide: 1. ADIBIDEA: (a irudia) Barra metaliko bat bere mutur batetik berotzen badugu berehala ohartuko gara barran zehar tenperatura balio ezberdinak izango direla, tenperatura hauek barraren zein puntu eta berotzen pasa dugun denboraren menpekoak izanik. Kasu honetan TENPERATURA EREMU bat izango dugu. 2. ADIBIDEA: (b irudia) Buztinezko ur […]