'DBHO 2ko Edukiak' Atala

  • Islapena eta errefrakzioa

    Uhinek aurkezten dituzten propietate orokorrekin jarraituz, oraingo honetan garrantzia berezia duten bi fenomeno aztertuko ditugu: islapena eta errefrakzioa. Fenomeno hauek izaera guztietako uhinetan agertzen diren arren garrantzia berezia dute argiaren kasurako, nagusiski fenomeno hauetan oinarrituz azaltzen delako Optika Geometrikoaren atala. Beraz, azter ditzagun arretaz adierazitako fenomeno biak. Edozein ingurunetik hedatzen den uhin bat ezaugarri desberdineko […]

  • Difrakzioa

    Uhinen difrakzio fenomenoa hasiera batean pentsa daitekeena baina fenomeno arruntagoa da. Uhinek beraien hedapenean jasaten duten desbiderapenak aplikazio ugari izan ditzake gure bizitzan. Partikula sorta bat irekiune bat daukan pantaila batera jaurtitzen badugu, irekiunera jausten direnak beren higidurari eutsiko diote perturbaziorik jasan gabe; pantailara jausten direnak, berriz, gelditu egingo dira edo, bestela, atzerantz errebotatuko dute. […]

  • Huygens-en printzipioa

    Datozen egunetan ikasiko ditugun uhinen propietateak ulertu ahal izateko uhinen hedapena nola ematen den ulertu beharko genuke lehenik. Hauxe da, hain zuzen ere, Huygens-en printzipioak azaltzen duena. Uhin baten hedapena dagokion uhin ekuazioarekin adierazten da. Orain ikusiko dugun legez ingurunean perturbazioa jasaten duen puntu batean uhinaren anplitudea kalkulatzeko ez da beharrezkoa perturbazio hori sortu duen […]

  • Uhinen propietate orokorrak

    Fenomeno fisiko askok uhin izaera dute, hau da, normalean fenomeno horien atzean uhinen propietate ezberdinak ageri dira. Hauek dira datozen egunetan aztertuko ditugunak. Orokorrean fenomeno hauen jatorria desberdina izan daiteke. Gure kasuan hiru multzo handitan banatuko ditugu uhinen propietate orokorrak: Oinarrizko Fenomenoak: uhinen izaerari zor zaizkienak dira. Propietate hauen guztien atzean fisikako printzipio garrantzitsu bat […]

  • Argiaren hedapena

    Azter ditzagun jarraian argiaren hedapenarekin lotutako hainbta kontzeptu: hedapen norabidea, abiadura eta hauekin zerikusi zuzena duen eklipsearen fenomenoa Lurretik kanpo ez dauden esperientzia guztientzat, ingurune garden eta homogeneo batean argia lerro zuzenean hedatzen dela onar daiteke. Horrela, adibidez, argi foku puntuala erdian zuloa duten kartoizko orri batzuen bitartez begiratzen bada, argi fokua zuloak lerrozuzenean daudenean […]

  • Espektro elektromagnetikoa

    Aurreko bidalketan adierazi denez argia uhin elektromagnetikoen barruko maiztasun tarte jakin bateko uhin multzoa da. Kontutan izanik uhin elektromagnetikoak orokorrean garrantzi handikoak direla fenomeno fisiko askotan, azter ditzagun jarraian espektro elektromagnetikoa osatzen duten uhin multzo desberdinak. Argia uhin elektromagnetiko bat da, baina uhin elektromagnetiko guztiak ez dira argidunak, giza begiak antzeman ditzakeen esanahian. Denak dira […]

  • Argiaren izaera

    Soinuaren azterketa egin ondoren pasa gaitezen fisikan garrantzi handikoa den beste uhin bat aztertzea: argia, hain zuzen ere. Lehenik eta behin argiaren izaeraren inguruan egon diren teoria desberdinak aztertuko ditugu Kanpo-munduari buruz ditugun ezaguera gehienak ikusmen eta entzumenaren bitartez jasotzen ditugula baiezta daiteke. Horregatik, hasiera batean ondoko defini­zioa eman dezakegu: Argia gure ikusmen-sentimena eraginez, inguruko […]

  • Soinuaren koalitateak

    Gure belarriak gai dira soinu gogorrak ahuletatik alderatzeko, soinu bat instrumentu batetik edo bestetik datorren bereizteko, pertsona batek edo bestek hitz egiten duen antzemateko,… Guzti hau soinu uhinen ezaugarriekin erlazionaturiko hiru koalitateei esker gertatzen da: SONORITATEA, TONUA eta TINBREA. Ezaugarri subjektibo hauek soinu-uhinen ezaugarri fisikoekin erlazionatuta daude. Erlazio hau ondoko taulan agertzen da: Soinuaren intentsitatea […]

  • Soinuaren izaera

    Egin dezagun ondoren aipatzen diren esperientzien inguruan hausnarketa txiki bat: Kanpaia bat kolpatzen baduzu soinua sortzen da. Kanpaia hori atzamarraz ukitzen baduzu bibratzen duela konturatzen zara. Ondoren, eskuarekin estutzen baduzu kanpaiak bibratzeari utzi eta soinua desagertzen da. Diapasoi bat pendulu arin baten aurrean bibrarazten baduzu, soinua egiten duen bitartean penduluaren bolatxoa baztertzen duela konturatuko zara. […]

  • Uhin higiduraren energia eta intentsitatea

    Gai honen hasieran garbi geratu zen bezala, uhin batean energia da garraiatzen dena; uhin harmonikoan kasuan energia hau higiddura harmoniko sinpleari zor zaiona da. Hauxe da jarraian aztertuko duguna. Bide batez, energia hau espazioan zehar nola zabaltzen den ikasiko dugu Kontsidera dezagun ingurune elastiko batean hedatzen den uhin harmoniko bat. Ingurunearen bibrazioek partikulak harrapatzen dituzte […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org