'Uhinen Propietate Orokorrak' Atala

  • Uhin geldikorrak

    Azter dezagun jarrain zernolako interferentzia mota ematen den bi foku koherente lotzen dituen zuzeneko edozein puntutan. Uhin geldikorrak abiadura berean, norabide berean eta aurkako norantzan aurrera egiten duten bi uhin sinusoidal berdin interferitzen dutenean sortzen dira (ikus ondorengo appletak: I eta II). Gainezartzen diren uhinak bakarka aztertzean puntu guztiek anplitude berberarekin bibratzen dutela ikus daiteke. […]

  • Pultsazioak

    Uhin koherenteen interferentzien kasu orokorra aztertu ondoren, jarraian interferentzi mota bereziak ikasiko ditugu, eguneroko hainbat fenomenoetan agertzen baitira. Hau gertatzen da adibidez pultsazioen kasuan. Nahiz eta gaur egun metodo elektronikoak erabili nagusiki, oraindik ere pultsazioen propietateetan oinarrituta doitzen dira musikako instrumentu asko. Azter dezagun, bada, propietate hau. Puntu batean interferitzen duten bi uhinen maiztasuna zertxobait […]

  • Uhinen interferentziak

    Partikula batek aldi berean bi uhinen edo gehiagoren higiduraren eragina jasaten duenean uhin interferentzia dagoela esaten da. Azter dezagun jarraian fenomeno hau. Elkar interferitzen duten uhinak ezaugarri oso ezberdinetakoak izan daitezke eta, honen arabera, partikularen benetako bibrazioaren azterketa matematikoa oso konplikatua izan daiteke. Fenomeno honen azterketa erraztu arren anplitude berdineko bi uhin harmoniko koherenteen (fase […]

  • Uhinen gainezarmen printzipioa

    Bidalketa honekin uhinen propietate multzo berri bati hasiera ematen diogu. Aurreko uhin fenomenoak uhinen izakera propioaren ondorioa baziren ere, oraingoak foku bat baina gehiagotik datozen uhinen gainezarmenaren ondoriozkoak izango dira. Propietate hauek behar den bezala aztertu nahi baditugu beharrezkoa da, lehenik, Uhinen Gainezarmen Printzipioa enuntziatzea. Orain arte suposatu dugu foku igorle bakarra zegoela eta inguruneko […]

  • Polarizazioa

    Islapen eta errefrakzio fenomenoekin gertatzen zen bezala, propietate honek bereziki du garrantzia argiaren kasuan. Halere, jarraian porpietatearenn azalpen orokorra egingo dugu, argairen kasua bostgarren gaian ikasi ahal izango dugularik. Soka teinkatu bat gora eta behera astintzen badugu plano bertikalean bibratzen duen zeharkako uhin bat sortzen dugu. Eskuinetik ezkerrera bibratu erazten badugu, uhin berriak plano horizontal […]

  • Islapena eta errefrakzioa

    Uhinek aurkezten dituzten propietate orokorrekin jarraituz, oraingo honetan garrantzia berezia duten bi fenomeno aztertuko ditugu: islapena eta errefrakzioa. Fenomeno hauek izaera guztietako uhinetan agertzen diren arren garrantzia berezia dute argiaren kasurako, nagusiski fenomeno hauetan oinarrituz azaltzen delako Optika Geometrikoaren atala. Beraz, azter ditzagun arretaz adierazitako fenomeno biak. Edozein ingurunetik hedatzen den uhin bat ezaugarri desberdineko […]

  • Difrakzioa

    Uhinen difrakzio fenomenoa hasiera batean pentsa daitekeena baina fenomeno arruntagoa da. Uhinek beraien hedapenean jasaten duten desbiderapenak aplikazio ugari izan ditzake gure bizitzan. Partikula sorta bat irekiune bat daukan pantaila batera jaurtitzen badugu, irekiunera jausten direnak beren higidurari eutsiko diote perturbaziorik jasan gabe; pantailara jausten direnak, berriz, gelditu egingo dira edo, bestela, atzerantz errebotatuko dute. […]

  • Huygens-en printzipioa

    Datozen egunetan ikasiko ditugun uhinen propietateak ulertu ahal izateko uhinen hedapena nola ematen den ulertu beharko genuke lehenik. Hauxe da, hain zuzen ere, Huygens-en printzipioak azaltzen duena. Uhin baten hedapena dagokion uhin ekuazioarekin adierazten da. Orain ikusiko dugun legez ingurunean perturbazioa jasaten duen puntu batean uhinaren anplitudea kalkulatzeko ez da beharrezkoa perturbazio hori sortu duen […]

  • Uhinen propietate orokorrak

    Fenomeno fisiko askok uhin izaera dute, hau da, normalean fenomeno horien atzean uhinen propietate ezberdinak ageri dira. Hauek dira datozen egunetan aztertuko ditugunak. Orokorrean fenomeno hauen jatorria desberdina izan daiteke. Gure kasuan hiru multzo handitan banatuko ditugu uhinen propietate orokorrak: Oinarrizko Fenomenoak: uhinen izaerari zor zaizkienak dira. Propietate hauen guztien atzean fisikako printzipio garrantzitsu bat […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org