Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik, euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat […]
Gorputz baten pisua eremu grabitatorio baten barnean murgilduta egotearen ondorioz agertzen den indarra da. Lurrak sortzen duen eremuaren kasuan, gorputz orok grabitate izeneko azelerazio baten menpe egoten dira, azelerazioa hori Lurraren zentroarekiko gorputza aurkitzen den distantziaren arabera aldatzen delarik. Halere, eguneroko bizitzan topa ditzakegun egoeretan, gorputzek jasaten dituzten distantzia aldaketak lur-gainazaleriko ez dute apenas eraginik […]
Bilar-jokoan egiazta daitekeenez, nolabaiteko abiaduraz jaurtikiriko bola egiten da, hasieran geldi zegoen bigarren bolarekin talka egin ondoren, bigarren bola hau higitzen hasten den bitartean. Lehenengo bolak bigarrenari eman dio bere higidura-kantitatea. Imajina dezagun higitzen ari diren zenbait gorputzek osaturiko sistema. Gorputz horien higidura-kantitateak honako hauek izango dira: Sistemaren higidura-kantitate totala gorputz guztien higidura-kantitateen batura bektorial […]
Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak. Aurreko adibidean parte hartzen duten fenomenoak modu fisikoan adierazteko, indarraren akzio dinamikoa […]
Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da. Naturan, indar edo akzio ororekin batera horri dagokion erreakzioa agertzen da, hots, indarrak binaka agertzen dira. Baieztapen hori Newton-en hirugarren legean edo akzio-erreakzioaren printzipioan laburbiltzen da. Gorputz batek beste gorputz […]
Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean? Pausagunean zegoen gorputz bati ondoz ondo indar desberdinak aplikatzean lorturiko emaitzak azaltzen dira alboko taulan. Indar horietako emaitza modura, gorputza higidura zuen uniformeki azeleratuaz desplazatzen da. Ikus sorturiko azelerazioa desberdina dela kasu bakoitzean. […]
Autobusean nahiz trenean goazenean, bada ezpada euskarri bati ondo eutsita joatea komeni dela ederki asko dakigu. Izan ere, autobusa balaztatzean gure gorputza aurrerantz doala badakigu; alegia, gure gorputzak duen jokabidea balaztei eragiterakoan, eragindako indarraren aurka higitzea da. Gauza bera gertatzen zaigu autobusa abiatzen denean. Kasu honetan motorrak aurrerantz egiten duen indarrari oposatzeko joera izaten dugu, […]
Dakigunez, indarrak gorputzen pausaguneko edo higidurako egoera aldatzeko gai diren ekintzak dira. Unitate didaktiko honetan indarren eta higiduraren arteko erlazioa aztertuko dugu: Gorputzen higiduren eta higidura horiek sortarazten dituzten indarren arteko erlazioa aztertzen duen Fisikaren atalari dinamika deritzo. Isaac Newton izeneko zientzialari ingelesak dinamika arautzen duten funtsezko legeak formulatu zituen. Lege hauei esker gorputz baten […]
Ikasturtearen hasieran ikusi genuen bezala, gorputz zurrunek bi motatako higidurak izan ditzakete: translaziokoa eta ardatz baten inguruko biraketakoa. Horrela, solido zurrunen edozein higidura translazio eta biraketa-higiduren konposizio modura kontsidera daiteke. Honen adibideak dira gurpil baten errodadura higidura edota torloju baten higidura. Indar momentua Puntu batetik pasatzen den ardatz baten inguruko biraketa sortaraziko duen indar baten […]
Azpiko irudian bi txakurrek eginiko eta indarrez herrestan eramandako lera bat ikus dezakegu. Sorturiko efektua, indarra egingo lukeen txakur bakar batek sortuko lukeenaren baliokidea da. Indar hori beste bien batura bektoriala da eta indar erresultantea deritzogu, edo huts-hutsean, erresultantea. Gorputz baten gainean eragiten ari den indar-sistema baten erresultantea, , sistemako indar guztien batura bektoriala da. […]