Argiaren izaera ondulatorioa izanik, honek uhinentzat orokorrean ikasitako fenomenoak ere aurkezten ditu, hala nola, islapena, errefrakzioa, polarizazioa eta interferentziak. Argiaren kasurako propietate hauen ondorioak bereziki garrantzitsuak izanik, aztertu ditzagun islapena eta errefrakzio fenomenoak argiarentzat Argiak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen denean, zati bat islatu eta beste bat errefraktatu egingo da, […]