'Berriak' Tag

  • Urrezkoak gara!

    19 azaroa, 2005

    Blog hau martxan jarri genuenetik, tarteka tarteka gure ikastolan gertatzen direnen berri zuei helarazten ahalegindu gara, beti ere, gure esperientziak zuen mesedean jartzeko asmoz. Gaurkoa desberdina da. Gaur eguerdian jakinarazi digutenez kalitatearen urrezko Q-a jaso dugu. Harro gaude, ezin dut ukatu: saria baino gehiago bere atzean dagoenarengatik. Hobekuntzarako konpromisoa, taldeko lana, barne antolaketa, proiektu berritzaileei […]

  • Mezuak bidaltzeko sistema berria Zuntz optikoaren bitartez

    17 azaroa, 2005

    Europar zientzilari talde batek egindako aurkikuntza honekin, laser bitartez sorturiko anplitude aldakorreko uhin batean transmititzen da informazioa. Sistema honen bitartez informazioaren transmisioa askoz azkarrago emateaz gain (giga bat segunduko) matematikako algoritmoen bitarteko enkriptazioa baina segurtasun maila altuagoa aurkezten du, azken hauek gaur egungo ordenadoreek duten potentziarekin geroz eta errazagoa baita agerian jartzea. Informazio gehiago | […]

  • Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa

    10 urria, 2005

    Gaur eguerdian sariketa honen berri jaso dut nire posta elektronikoan. Mezuak zera dio: Azaroan egingo den aurtengo Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako sariketa bat jarri du abian Elhuyar Fundazioak: Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa. Sariketa horretarako, ingurune adimendunen gaia hartu dugu ardatz. Gehienez lau laguneko taldeek hartu ahal izango dute parte. […]

  • Historiako Fisikako ekuazio garrantzitsuenak

    5 urria, 2005

    Nahiz eta albistea aspaldikoa izan interesgarria iruditu zait gaur honen berri jakinsteinen ematea, batez ere, aitzakia polita izan daitekeelako ikastolako irakasle eta irakasleen artean debatetxo bat sortzeko. Kontua da Britainia Handiko Physic World Magazine aldizkariak, duela hilabete batzuk, inkesta bat pasa zuen bere irakurleen artean historian zehar aurkitu diren 20 ekuazio garrantzitsuenen zerrenda osatzeko. Iritzi […]

  • IV. Zernola Olinpiada urrian hasiko da

    27 iraila, 2005

    Sustatun irakurri dudanez urrian jarriko da martxan Elhuyar Fundazioak antolaturiko lehiaketa. Olinpiada Euskal-Heriko DBH 1 eta 2ko ikasleei zuzenduta dago eta helburua zientzia dibertigarria izan daitekeela erakustea da. Badirudi, aurten sariak lehenengo hiru gelentzat izango dira eta, Zernolan irakur daitekeenez, aurten sari dotoreak ipini dituzte. Bertan ere aurreko urteetan ikasleek bete behar izan dituzten probak […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org