'ekuazioa' Tag

  • Higidura Zuzen Uniformea (HZU)

    27 urria, 2006

    Higiduraren deskribapena Adibidean ikusten denaren arabera, higidura zuzena da higikariak deskribatzen duen ibilbidea zuzena delako. Honetaz gain, bere abiadura konstantea mantentzen du modulu, norabide eta noranzkoan. Horrelakoetan higidura hori zuzen eta uniformea dela esaten da. Aurreko unitatean ikusi dugu azelerazioarn osagai normalak abiaduran gertatzen diren norabide aldaketak adierazten dituela. HZUan ibilbidea zuzena denez, abiadura ibilbidearekiko […]

  • Dimentsio bakarreko uhin harmonikoaren ekuazioa

    10 urria, 2006

    Jo dezagun soka luze bat dugula eta sokaren mutur batean oszilazio bat sortzen dugula. Oszilazio hori, denborarekin, sokaren beste puntuetara iritsiko da. Azkenik, sokaren puntu guztiak arituko dira modu berean oszilatzen. Sokan zehar uhina hedatu egin dela esango dugu. Ondorengo irudian dituzu soka batean hedatzen ari den uhinaren bi une desberdinetako egoerak. A irudian, uhina […]

  • Osziladore harmonikoaren higiduraren azterketa zinematikoa

    19 iraila, 2006

    Aurreko saioan ikusi ahal izan genuen osziladore harmonikoaren posizio nola aldatzen den denborarekiko (). Kontutan izanik posizioaren balioak funtzio sinusoidal baten bitartez emanak datozela garbi dago posizioaren balioak denborarekiko adieraziz gero ardatz kartesiarretan sinusoide bat lortuko dugula simulazio honetan ikusten den bezala (OHARRA: simulazioa ondo ikusi ahal izateko beharrezkoa da lehenik goiko menutik aukeratzea. Era […]

  • Higidura harmoniko sinplearen deskribapen analitikoa

    18 iraila, 2006

    Iazko ikasturtean oinarrizko higidura multzo baten azterketa egin ondoren (higidura zuzenak eta zirkularrak, uniformeak eta azeleratuak), aurten naturan hain arruntak diren higidura oszilakorren azterketa egingo dugu. Oszilazio guztien artean azterketa errazena Higidura Harmoniko Sinplearena (HHS aurrerantzean) da. Fisikak naturako fenomenoen behaketaz gain hauen formulazio matematikotaz ere arduratzen denez hori izango da jarraian agertzen ahaleginduko garena. […]

  • Historiako Fisikako ekuazio garrantzitsuenak

    5 urria, 2005

    Nahiz eta albistea aspaldikoa izan interesgarria iruditu zait gaur honen berri jakinsteinen ematea, batez ere, aitzakia polita izan daitekeelako ikastolako irakasle eta irakasleen artean debatetxo bat sortzeko. Kontua da Britainia Handiko Physic World Magazine aldizkariak, duela hilabete batzuk, inkesta bat pasa zuen bere irakurleen artean historian zehar aurkitu diren 20 ekuazio garrantzitsuenen zerrenda osatzeko. Iritzi […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org