Ikusi dugunez, gorputz baten gainean lan mekanikoa burutzean, gorputzak nolabaiteko energia bereganatzen du: energia zinetikoa, energia potentzial grabitatorioa… Hain zuzen energia mota hauen baturari energia mekanikoa deritzo. Gorputz baten energia mekanikoa gorputz horren energia zinetikoaren eta energia potentzialaren batura da. Em=Ez+Ep Irudiko gorputza A puntuan geldi dagoenean, gorputzaren energia mekanikoa energia potentzial grabitatorioaren berdina da, […]
Energia zinetikoaren definizio kualitatiboa indar konstante bat ezartzen diogunean marruskadurarik ez duen gainazal horizontal baten gainean geldi dagoen eta m masa duen gorputz bati, desplazamenduaren norabide eta noranzko berean, lan bat egiten dugu: Indar konstante horrek azelerazio konstante bat sortzen du gorputzean HZUA hartzen duelako eta ibilbidearen amaieran gorputzak abiadura jakin bat izango duelako […]
Eskuineko irudiak horizontalean jarrita dagoen iltze baten gainean mailu batek horizontalean egiten duen indarra adierazten du, kontuan izanda mailua egurrezko kirten baten gainean dagoela. Mailuak iltzea jotzen duenean, galgatu egiten du bere higidura eta iltzea egurrean sartzen da. Ikusi zein diren parte hartzen duten indar eta desplazamenduak. Hortik aurrera, indar bakoitzak egfiten duen lana kalkulatuko […]