Unibertsoaren eredu heliozentrikoa onartzen bada, Keplerren legeek esanahi zinematikoa baizik ez dute: planeten higidurak deskribatzen dituzte soilik, baina ez dute sortarazten duen arrazoia azaltzen. Newton-ek emandako GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEAren bitartez, Keplerren legeei esanahi dinamikoa gehitzen zaie, higidura hauen kausa bezala indar kontzeptua barneratuz. Dinamikaren bere legeak aplikatuz eta Keplerren legeak kontutan harturik, Newton-ek frogatu ahal […]