Uhinek aurkezten dituzten propietate orokorrekin jarraituz, oraingo honetan garrantzia berezia duten bi fenomeno aztertuko ditugu: islapena eta errefrakzioa. Fenomeno hauek izaera guztietako uhinetan agertzen diren arren garrantzia berezia dute argiaren kasurako, nagusiski fenomeno hauetan oinarrituz azaltzen delako Optika Geometrikoaren atala. Beraz, azter ditzagun arretaz adierazitako fenomeno biak. Edozein ingurunetik hedatzen den uhin bat ezaugarri desberdineko […]
Uhinen difrakzio fenomenoa hasiera batean pentsa daitekeena baina fenomeno arruntagoa da. Uhinek beraien hedapenean jasaten duten desbiderapenak aplikazio ugari izan ditzake gure bizitzan. Partikula sorta bat irekiune bat daukan pantaila batera jaurtitzen badugu, irekiunera jausten direnak beren higidurari eutsiko diote perturbaziorik jasan gabe; pantailara jausten direnak, berriz, gelditu egingo dira edo, bestela, atzerantz errebotatuko dute. […]
Datozen egunetan ikasiko ditugun uhinen propietateak ulertu ahal izateko uhinen hedapena nola ematen den ulertu beharko genuke lehenik. Hauxe da, hain zuzen ere, Huygens-en printzipioak azaltzen duena. Uhin baten hedapena dagokion uhin ekuazioarekin adierazten da. Orain ikusiko dugun legez ingurunean perturbazioa jasaten duen puntu batean uhinaren anplitudea kalkulatzeko ez da beharrezkoa perturbazio hori sortu duen […]
Soinuaren azterketa egin ondoren pasa gaitezen fisikan garrantzi handikoa den beste uhin bat aztertzea: argia, hain zuzen ere. Lehenik eta behin argiaren izaeraren inguruan egon diren teoria desberdinak aztertuko ditugu Kanpo-munduari buruz ditugun ezaguera gehienak ikusmen eta entzumenaren bitartez jasotzen ditugula baiezta daiteke. Horregatik, hasiera batean ondoko definizioa eman dezakegu: Argia gure ikusmen-sentimena eraginez, inguruko […]