Gaur eguerdian sariketa honen berri jaso dut nire posta elektronikoan. Mezuak zera dio: Azaroan egingo den aurtengo Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako sariketa bat jarri du abian Elhuyar Fundazioak: Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa. Sariketa horretarako, ingurune adimendunen gaia hartu dugu ardatz. Gehienez lau laguneko taldeek hartu ahal izango dute parte. […]
Sustatun irakurri dudanez urrian jarriko da martxan Elhuyar Fundazioak antolaturiko lehiaketa. Olinpiada Euskal-Heriko DBH 1 eta 2ko ikasleei zuzenduta dago eta helburua zientzia dibertigarria izan daitekeela erakustea da. Badirudi, aurten sariak lehenengo hiru gelentzat izango dira eta, Zernolan irakur daitekeenez, aurten sari dotoreak ipini dituzte. Bertan ere aurreko urteetan ikasleek bete behar izan dituzten probak […]
Ikasturtearen hasiera zela eta IKTeroetan argitaratutako artikulu batean adierazten genuen bezala aurten bultzada berezi bat eman nahi genion gure ikasleekin garatu nahi ditugun IKT proiektuei. Irakasle dezente dira, jada, gure ikastolan teknologia berriak erabiltzen dituztenak ikasleekin eta, hauekin batera, aurten proiektu berri dezente garatzeko konpromisoa hartuta daukagu. Lehenengo klase egunak pasa dira eta lehenengo arazoen […]