Masa batek eremu grabitatorioa sortzen duen bezala eta geldirik dagoen karga elektriko batek eremu elektrikoa, iman batek inguratzen duen eskualdea “perturbatzen” du, EREMU MAGNETIKO bat sortuz. Eremu hau indar eragileak probazko agenteen aurrean egote soilarekin nabari daiteke, hala nola, burdin txirbilak, orratz imantatuak, korronte elektrikoak, etab. Eremu bat zehazki definituta utzi nahi badugu, jadanik badakigu […]
Magnetismoaren jatorria antzinakoa da, baita bere aplikazioetariko batzuk ere. Grezia klasikoan jadanik magnetita bezalako zenbait substantzia ezagunak ziren. Magnetita lehen aldiz Magnesia herrian aurkitutako minerala da eta oinarrian burdin oxido bat da (Fe3O4). Substantzia honek burdina erakartzeko ahalmena dute. Hau dela eta, IMAN NATURALAK bezala ezagutzen dira. Geroago, beste substantzia batzuek, altzairuaren kasua, iman naturalaz […]