Eremu magnetikoa

Masa batek eremu grabitatorioa sortzen duen bezala eta geldirik dagoen karga elektriko batek eremu elektrikoa, iman batek inguratzen duen eskualdea “perturbatzen” du, EREMU MAGNETIKO bat sortuz. Eremu hau indar eragileak probazko agenteen aurrean egote soilarekin nabari daiteke, hala nola, burdin txirbilak, orratz imantatuak, korronte elektrikoak, etab.

Eremu bat zehazki definituta utzi nahi badugu, jadanik badakigu beharrezkoa dela eremuko puntu bakoitzean agertzen den magnitudea (eskalarra nahiz bektoriala) erabat zehaztuta edukitzea; hau da, puntu bakoitzean eremuaren INTENTSITATEA erabat definituta izatea.

Magnitude hau zehazteko, beharrezkoa dugu lehenik magnetismoa eta elektrizitatearen arteko erlazioa aztertzea. Hala ere, posiblea da eremu magnetikoaren izaeraren ideia bat edukitzea baldin eta iman baten eraginarenpean burdin txirbilak banatzen baditugu. Txirbilak modu erregularrean banatzen direla ikusiko dugu; poloetan edota poloetatik hurbil elkartzen diren lerro jarraiak sortzen dituzte. Horrela, eremu magnetikoa “ikus” dezakegu.

Irudian ikusten den bezala, txirbilek poloetan hasi eta bukatzen diren lerro multzo bat adierazten dute. Lerro hauek, azken finean, eremu magnetikoaren INDAR LERROAK dira eta konbenioz ipar poloan jaio eta hego poloan bukatzen dira.

Eremu grabitatorio eta elektrikoan gertatzen den bezala, hemen ere indar lerro kopurua handiagoa den puntuetan eremuaren intentsitatea handiagoa izango da eta, bestalde, indar lerroak sakabanatuagoak adierazten dira intentsitatea txikiagoa den lekuetan.

Bestalde, garbi dagoenez, eremu magnetikoa eremu bektoriala da eta ondorioz, intentsitatea eremu lerroekiko tangentea den eta eremu lerroen norantza berbera izango duen bektore bat izango da.

Magnitude bektorial honi INDUKZIO MAGNETIKOA deritzo. Aurrerago bere moduluaren balioa nola aurkitu daitekeen ikasiko dugu.

Kontutan hartzekoak


 

A)

Magnitudea Ikurra Unitatea
Indukzio magnetikoa B Tesla (T)

Ariketa Proposatuak


 

1.- Aipatuko diren fenomenoetatik zeintzuk dira grabitazio eremuaren eta eremu elektrikoaren ezaugarri bereziak, baina ez eremu magnetikoarenak?

  1. Indarrak distantziara.
  2. Eremuak. Teorian, horien eragina infinituraino heltzen da.
  3. Monopoloak izatea.
  4. Erakarpen indarrak.

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org