Indar elektrikoak gure eguneroko eginkizunetan era zuzen edo zeharkakoan ageri dira; argia pizten dugunean, janariak kontserbatzeko hozkailua erabiltzen dugunean edota motorra elektrikoak erabiltzen dituzten garraioetan bidaiatzen dugunean. Bestalde, indar elektrikoak fenomeno natural ugariren arduradunak izaten dira ere, hala nola, borragoma baten elastikotasuna edota olioaren biskositatea. Gure gorputzaren metabolismoan ematen diren prozesu kimikoak ere indar elektrikoen […]
Demagun espazioko gune batean eremu magnetikoa dagoela . Azterketa erraztearren har dezagun eremu hori uniformea dela (oraingoz ez zaigu axola bere jatorria). Esperimentalki froga daiteke eremu horren barruan erreposoan dagoen gorputz kargatu bat kokatzen badugu, bere gainean ez dela azaltzen erreposo egoera hori aldarazten duen inongo indarrik. Ez da gauza berbera gertatzen, ordea, eremu horren […]
Amperek eta Laplacek, esperimentalki frogatu ahal izan zuten, karga higikor puntualak puntu batean sortzen duen eremu magnetikoa kalkulatzeko bidea ematen digun adierazpena. Karga higikorrak sortutako eremu magnetikoa ondorengo faktoreen menpekoa zela ikusi zuten: Higitzen den q kargaren balioaren menpekoa. Karga honek daraman abiadurarekiko menpekoa. Kargaren abiadura bektoreak eta kargatik espazioko P puntu bateraino dagoen posizio […]