Karga higikor batek sortutako eremu magnetikoa

Amperek eta Laplacek, esperimentalki frogatu ahal izan zuten, karga higikor puntualak puntu batean sortzen duen eremu magnetikoa kalkulatzeko bidea ematen digun adierazpena. Karga higikorrak sortutako eremu magnetikoa ondorengo faktoreen menpekoa zela ikusi zuten:

  • Higitzen den q kargaren balioaren menpekoa.
  • Karga honek daraman abiadurarekiko menpekoa.
  • Kargaren abiadura bektoreak eta kargatik espazioko P puntu bateraino dagoen posizio bektorearen norabideen menpekoa.
  • Kargatik puntura dagoen distantziaren karratuaren menpekoa.

Faktore guzti hauek kontuan harturik ondorengo adierazpena eman zuten karga higikorrak P puntu batean sortzen duen eremu magnetikoarentzat:

Magnitude bektorial honen ezaugarriak ondokoak dira:

MODULUA: emandako adierazpenean biderkadura bektorialaren definizioa aplikatuz:

NORABIDEA: partikularen abiadura bektorea eta P puntuaren posizio bektorearen biderkadura bektorialetik ondorioztatzen denez, bektorea -k eta -k osatzen duten planoarekiko elkarzuta da.

NORANTZA: sakakortxoaren erregelaren araberakoa.

Proportzionaltasun konstantea (km) ingurunearen araberakoa da eta honela adierazten da:

μ, ingurunearen iragazkortasun magnetikoa delarik. Hutsean, iragazkortasun magnetikoak μ0=4π·10-7 N·A-2-ko balioa du.

Honen ondorioz, v abiaduraz higitzen den q karga batek r distantziara dagoen P puntu batean sortzen duen eremu magnetikoaren balioa horrela kalkula daiteke:

Kontutan hartzekoak


A) Aurreko gaian ikusi dugun bezala, q karga elektriko batek eremu elektriko bat sor dezake espazio eskualde batean, eremuaren intentsitatearen balioa adierazpenak ematen digularik. Bestalde, karga higitzen bada, bere inguruan eremu magnetiko bat sortzeko ahalmena izango du, eremu magnetikoaren intentsitateak balio duelarik.

Ondorioz, eta eremuak karga elektrikoaren ondorio ezberdinak dira. Higitzen dauden kargen portaera aztertzeko hobe da EREMU ELEKTROMAGNETIKOEI buruz hitz egitea, eremu elektrikoa eta eremu magnetiko kontzeptuak erabili beharrean.

Ariketa Proposatuak


2.- Arrazoitu higitzen ari den karga elektrikoari buruzko baieztapen hauek egiazkoak ala gezurrezkoak diren:

  1. Beste karga batean eragiten du.
  2. Inguratzen duen espazioan eremu magnetikoa sortzen du.
  3. Ez du inolako akziorik eragiten.
  4. Inguratzen duen espazioan eremu elektrikoa sortzen du.

3.- Hidrogeno atomoan, Bohr-en ereduaren arabera, elektroiak 5,28·10-11 m-ko orbita zirkularrak deskribatzen ditu nukleoaren inguruan. Aurkitu ezazu elektroiak hidrogeno atomoaren erdian sortzen duen indukzio magnetikoa.

DATUAK: μ0=4π·10-7 T·m·A-1; melektroia= 9,31·10-31 kg; qelektroia= 1,6·10-19 C

2 Comments to "Karga higikor batek sortutako eremu magnetikoa"

  1. xaraña wrote:

    Kaixo, Jokin:

    Azken ariketa hau egiterakoan, indukzio magnetikoaren modulua kalkulatzeko orduan zehazki, elektroiak daraman abiaduraren beharra izan dut. Nola kalkulatu Ez-ren baliorik, Ep-rekin erlazionatzeko k konstantearen baliorik eta protoiaren masarik izan gabe? Ez al da daturik falta?

  2. Jokin wrote:

    Aupa Xabi

    Ea bada, zure galderari erantzuten ahaleginduko naiz baina, ohi den bezala, zuzenean erantzuna eman gabe. Kontua da elektroiak ORBITA bat deskribatzen duela ezta?. Eta orbita horretan, bere gainean, INDAR ZENTRAL baten eragina jasaten du etengabe, ezta?. Beraz, zein izango da bueltak ematen ari dela izango duen abiadura?

    Lagungarria izan zaizulakoan 😉


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org