'optika' Tag

  • Giza begia eta bere akatsak

    8 urtarrila, 2007

    Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretinan. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio. Argiaren sarrera begian iris […]

  • Sistema optikoen aberrazioak

    8 urtarrila, 2007

    Lenteentzako ondorioztatu diren ekuazioak aplikagarriak dira izpi paraxial, lente mehe eta argi monokromatikoarentzat. Errealitatean baldintza hauek betetzen ez direnez, irudiek aberrazioak bezala ezagutzen diren akatsak agertzen dituzte beti. Aberrazioak, irudi errealaren eta teoriak aurresan duenaren artean ageri diren desberdintasunak dira. Aberrazioak honelakoak izan daitezke: GEOMETRIKOAK: puntu batetik datozen argi izpiak lentea zeharkatu ondoren, irudia eratzeko […]

  • Lenteak

    18 abendua, 2006

    Lentea bi dioptrioz osatutako sistema optiko zentratua da non bietako bat gutxienez esferikoa da eta bestea laua edo esferikoa izan daiteke. Lente mota asko daude eta era askotara klasifika daitezke. Orokorrean bi bereizketa nagusi aztertuko ditugu: LENTEAREN LODIERAREN arabera: LENTE FINAK edo MEHARRAK: lente bat fina izango da baldin eta bere lodiera oso txikia bada […]

  • Dioptrio laua

    18 abendua, 2006

    Dioptrio laua errefrakzio indize desberdina duten bi inguru banatzen dituen gainazal garden eta laua da. Dioptrio lauetan objektu baten irudia nola eratzen den aztertzeko kontsidera dezagun irudiko O puntua. n2 errefrakzio indizea duen inguruan kokatuta dago eta ondoren n1, lehenengoa baino errefrakzio indizea baxuagoa duen ingurua du. Inguru biak dioptrio lau baten bitartez banatuta daude. […]

  • Ispilu lauak

    28 azaroa, 2006

    Gainazal erabat leunduaren aurrean objektu bat ipintzen badugu, ispiluaren “barruan” irudi bat ikusten dugu, objektua ispilutik aurkitzen den distantzia berberera. Gure begietara heltzen den irudi bat nabaritzen dugu. Baina etor daiteke argia ispiluaren atzealdetik dagoen eskualde batetik?. Honen azalpena argiak jasaten duen islapenean dago, horrela, islatzen den irudia egotez ez dagoen posizio batean azaltzen da. […]

  • Optika Geometrikoa. Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak

    27 azaroa, 2006

    Argiaren izaera eta bere propietate nagusiak aztertu ondoren, jarraian islapen eta errefrakzio fenomenoetan oinarriturik, objektuen irudiak nola eratzen diren ikusiko dugu, irudien ezaugarriak aldatzeko erabili daitezkeen elementuen azterketa eginez. Interferentziak, difrakzioa edota polarizazioa bezalako argi fenomenoak era egokian interpretatu nahi baditugu, argiaren izaera ondulatorioa kontutan hartu behar dugu. Fenomeno hauen azterketa OPTIKA FISIKOAREN eginkizuna da. […]

  • Argiaren izaera duala

    10 otsaila, 2006

    Argiaren izaera dualaren inguruko artikulu interesgarria

  • Foku distantzia aldakorreko lente likidoak aurkitu dituzte

    6 otsaila, 2006

    Lente hauek zulo txiki batetik irteten den likidoak airearekin kontaktuan duen gainazalaren bitartez eratzen dira. Gainazal honen kurbadura erradioa aldakorra izatea lor daiteke likidoaren barneko presioa aldatuz. Lente hauek aurkezten dituzten abantailak garbiak dira: Beraien egituran ez dituzte inongo zati mekanikorik erabiltzen Ohiko lenteak baino askoz txikiagoak dira Beraien foku distantzia prezisio handiz alda daiteke. […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org