Giza begia eta bere akatsak

Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretinan.

Optika32Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio.

Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi ninia deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka zilio-muskuluei esker. Hauek kristalinoaren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.

Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago umore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; umore beirakara. Bi umore hauen errefrakzio indizeak ia berdinak dira (nï‚»1,34), kristalinoarena zerbait handiagoa izanik (nï‚»1,437).

Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik. Zelula hauek nerbio optikoari konektaturik daude eta honek garunera bidaltzen ditu nerbio seinaleak.

Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du.

EGOKITZAPENA

Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena.

Zilio muskuluek jasaten duten nahigabeko prozesu bat da. Aztertu dezagun nola ematen den prozesu hau:

Optika361.- Suposa dezagun objektua begitik oso urrun dagoela. Hau da, Ekuazioa28. Egoera honetan zilio-muskuluak lasaitu egiten dira eta lentea (kristalinoa) findu egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da eta irudia bertan sortzen da.

Lente finen ekuazioaren arabera konprobatu dezakegu egoera hau:

Ekuazioa27

Ekuazioa28 bada, orduan Ekuazioa30 eta Ekuazioa29.

Optika372.- Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala aldatzen irudia nahasia ikusten da ez bait da erretinaren gainean enfokatzen, atzerago baizik.

3.- Kontuan harturik kristalinoa eta erretinaren arteko distantzia beti berdina dela, hau da, s’=kte, zera dugu.

Ekuazioa31

Objektua gerturatzean (ez ahaztu s-k ikur negatiboa duela) Ekuazioa32 atalaren balioa geroz eta handiagoa izango da eta, ondorioz, Ekuazioa33handitu egin beharko da, kristalinoaren distantzia fokala txikiagotuz.

Hau dela eta, zilio muskuluek kristalinoa konprimatuko dute bere dioptrioen kurbadura erradioa txikiagotuz eta, ondorioz, distantzia fokala txikituz. Horrela irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da.

Baina egokitzapenak muga bat du; objektua begira gerturatzen badugu, distantzia batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilenari HURBILEKO PUNTUA esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 cm-koa izaten da gutxi gora behera.

Bestalde, URRUNEKO PUNTUA, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia maximoari deritzo. Begi “normalaren” kasuan infinituan dago puntu hori.

IKUSMENAREN AKATSAK

Begiko sistema optikoan dauden atal ezberdinen arteko erlazioa ez da beti egokia izaten. Honen eraginez funtzionamendu akats batzuk sortzen dira, eta egokitzearen tartean aldakuntzak sortzen dira.

  • PRESBIZIA:

Adinarekin azaltzen den gaitz honetan murriztuta dago kristalinoaren egokitzapen ahalmena. Urruneko puntua ez da aldatzen baina hurbileko puntua zerbait urrutiago kokatzen da. Beraz, presbizia edo “bista nekea” duten pertsonek ondo ikusten dute, gertura begiratzen dutenean ezik.

Akats hau lente konbergenteen bitartez konpontzen da. Merkatuan hiru motatakoak izaten dira: “hurbileko bista”-rako lenteak (txikiak dira eta urrutira begiratzeko bere gainetik begiratzen uzten dute), lente bifokalak eta lente progresiboak (lente hauek distantzia fokal ezberdinak dituzte).

  • MIOPIA:

Begi miopeak ondo enfokatzen ditu hurbileko gauzak baina ezin ditu enfokatu urruneko objektuak. Efektu hori begi globo luzatu batek edota sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake.

Hau dela eta, urrutiko objektuak kristalinoa eta erretinaren artean enfokatzen dira eta, ondorioz, ez da irudi garbia jasotzen.

Optika34

Konbergentzi handi horren ondorioz hurbileko objektuak enfokatzeko arazorik ez ditu izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute begi normalak baino.

Miopia lente dibergenteen bitartez zuzentzen da, irudia atzerago enfokatzea ahalbidetzen dutelarik.

  • HIPERMETROPIA:

Alderantzizko gaitza da. Begi hipermetropeak ezin ditu hurbileko gauzak enfokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora duelako. Akats hau begi globo laburregiak sortzen du gehienetan baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake. Hau dela eta, irudia erretinaren atzean sortuko litzateke, bai gertuko baita urrutiko objektuentzat ere. Urrutiko objektuak ondo enfokatzeko begia egokitu egin behar da (ez dago lasai) baina hurbileko objektuak enfokatzeko lente konbergenteen laguntza behar du, presbiziarekin gertatzen den bezala.

Optika35

  • ASTIGMATISMOA:

Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak,…eta abar.

Akatsa zuzentzeko diseinu zilindrikoa duten lente zuzentzaileak erabiltzea eskatzen da.

Gehiago Jakiteko

Hona hemen, ukipen-lenteak sortzeko jarraitzen den prozedura azaltzen duen bideoa


Eta azpian, betaurrekoetan erabiltzen ditugun lenteak fabrikatzeko prozesua ikus dezakezu:

Proposatutako Ariketak

13.-Pertsona baten begiaren puntu hurbilena 30 cm da. Zein izan beharko da objektu baten posizioa baldin eta 20 dioptriatako lupa bat erabiltzen badu?. Zein izango da lortutako handitzea?.

14.- Begi normala, lente hurbiltzaile bat (kristalinoa) duen sistema optiko batekin parekatu daiteke, bere distantzia fokala 15 mm izanik. Urrun dagoen (infinituan) objektu baten irudia erretinan enfokatzen da, berau ardatz optikoarekiko perpendikularra den pantaila bat kontsideratzen delarik. Kalkulatu:

  1. erretina eta kristalinoaren arteko distantzia.
  2. begitik 100 m-tara dagoen 16 m-ko zuhaitz baten irudiak izango duen altuera.
  3. begitik 0,25 m-tara dagoen objektu bat ikusteko kristalinoa egokitzen denean izango duen distantzia fokala.

15.- Puntu urruna 20 cm-tara duen pertsona baten miopia zuzentzeko erabili behar diren lenteek zein potentzia eduki behar dute?.

16.- Pertsona presbitiko baten hurbileko puntua 80 cm-ra dago. Determinatu:

  1. Ea erraz zaion 25 cm-ra irakurtzea eta zergatik.
  2. Behar dituen betaurreko mota eta potentzia

2 Comments to "Giza begia eta bere akatsak"

  1. Ikusmena « Clioclio’s Weblog wrote:

    […] http://www.jakinstein.com/giza-begia-eta-bere-akatsak/ […]

  2. aroa wrote:

    oso nndo dago baina baita ere bisten engainuaz itzegin baherko zenuke jokin


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org