Higidura parabolikoa sortzen da gorputz bat lurretik hasierako v0 abiaduraz eta horizontalarekin θ angelua osatzen duen norabide batez botatzen dugunean eta jaurti ondoren, gorputza aske gelditzen denean. Hasieran gorputza jaurtitzen dugun norabidean abiatuko da, baina bere pisuaren eraginez ibilbidea aldatu eta azkenerako erori egingo da. Higidura hori aztertzeko, aireak higidurari egiten dion marruskadura indarra nulua […]