'posizioa' Tag

  • Bi HZU perpendikularren konposizioa

    10 urtarrila, 2007

    Demagun arraunlariak ibaia zeharkatu nahi duela txalupa batean, ibaiertzekiko norabide perpendikularra hartuta. Ibaiko korronteak desbideratu egingo du txalupa eta, izatez, ibilbidea ibaiertzarekin α angelua osatzen duen lerro zuzen bat izango da. Txaluparen benetako higidura honako bi higidurez osatuta dago: Ibaiertzekiko perpendikularra den HZU bat, arraunlariaren ahaleginaren kausazkoa. Ibaiertzekiko paraleloa den HZU bat, ibaiko korrontearen kausazkoa. […]

  • Gainezartze Printzipioa

    8 urtarrila, 2007

    Orain arte higidura sinpleak kontsideratu ditugu, dimentsio bakarrekoak. Nolanahi dela, naturan bi dimentsio edo gehiagoko higidurak agertzen dira. Higidura horiek, higidura konposatuak deritzegunak, bi higidura sinpleren edo gehiagoren konbinazioak dira. Datozen egunetan bi higiduren konposaketaren ondorioz higitzen diren hainbat gorputzen higidurak aztertuko ditugu. Jada XVI. mendean Galileok, higidura hauek aztertu ondoren, higiduren independentziaren printzipioa eman […]

  • Ibilbidea, posizioa eta desplazamendua

    21 iraila, 2006

    a irudia: Alboan ikus daitekeen irudian, higikari bat pasatu deneko puntuak adierazi dira. Puntu horiek deskribaturiko kurbari ibilbidea deritzo. Ibilbide horretako P puntuaren posizioa determinatzeko, OX eta OY ardatzek eraturiko erreferentzi sistema aukeratu dugu.   b irudia: Jatorriarekin batera P puntuak  bektorea determinatzen du. Horixe izango da une jakin horretan, higikariaren posizio-bektorea. Bere adierazpen matematikoa […]

  • Higiduraren aldagaiak

    20 iraila, 2006

    Higiduraren oinarrizko magnitudeen analisiarekin hasi aurretik, adibide sinple batean oinarrituz, ahalegindu gaitezen lehenik topatuko ditugun kontzeptuen lehen hurbilpen bat egiten. Har dezagun horretarako konpas bat eta ahalegindu gaitezen paper gainean, partikula batek deskribaturiko higidura adierazten. O puntu batean konpasaren orratza jarri ondoren, marraz dezagun AB arku bat. Arkua marrazterakoan konpasaren muturrak paperak zehazten duen planoaren […]

  • Erreferentzi sistema inertzialak

    15 iraila, 2006

    Erreferentzi Sistema. Higidura Mekanika fisikaren arlo nagusietako bat da. Bertan gorputzen higidura mota desberdinak aztertzen dira, oreka egoerak edota higidura horiek sortzen dituzten indarrak eta energia, maila mikroskopiko (atomo, molekula, ioi…) nahiz makroskopiokoan gertatzen diren gorputzen erlazionatutakoa. Mekanikaren zati garrantzitsuenetako bat ZINEMATIKA da. Bere helburua gorputzen higiduraren azterketa da, berau definitzen duten magnitude intrintsekoak behatuz, […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org