Higiduraren deskribapena Disko bat biraka dabil diskogailuan, denbora-tarte berdinetan bere erradio guztiek angelu berdinak deskribatuz; beraz, abiadura angeluarra konstantea da. Horregatik, higidura horizirkular uniformea dela esan ohi dugu. Higidura zirkular uniformea (HZRU) higikariak abiadura angeluar konstanteaz ibilbide zirkularra egiten duenekoa da Goran esan dugun bezala, diskoa HZRUz biratzen dabilenean, erradio bereko puntu guztiek abiadura angeluar […]
Higidura zirkularra ibilbide zirkularra irudikatzen duen puntu batek egiten duena da. Higidura mota hau daukaten adibide asko ditugu: automobil baten gurpila, biraka dabiltzan DVDak edo baita arropa garbigailu baten danborra. Aurreko ataletan aztertutako higidura guztiak zuzenak izanik, higikariak buruturiko distantziaren kalkulua egiteko arazo gehiegirik ez genuen izan. Higidura zirkularrean, ordea, higikariak ibilitako espazioa, biraketa ardatzetik […]