Fluxu magnetikoa

Fluxu magnetikoa, indar elektroeragilea bezala, hurrengo atalean aztertuko dugun indukzio elektromagnetikoaren kontzeptua ulertzeko behar beharrezko magnitude bat da.

Demagun eremu magnetiko bat (sinplifikatu arren uniformea dela suposatuko dugu). Bere barnean S azalera duen gainazal bat definitu dezakegu. Gainazal hau zeharkatzen duen FLUXU MAGNETIKOA, eremuarekiko elkarzuta den azalera unitatea zeharkatzen duen eremu lerro kopurua dela esan dezakegu eta gainzal horren azalera bektorea eta indukzio magnetikoaren arteko biderkaketari deritzo.

 Fluxuaren kalkulua gauzatzeko, gainazala azalera elementala eta bektore normal edo karakteristikoa duten infinitu gainazaletan zatituko dugu. Zati horietako bakoitza zeharkatzen duen fluxu magnetikoa honela adieraz dezakegu:

Gainazal finitu batetaz ari bagara, fluxua kalkulatzeko berau infinitu gainazal elementaletan banatu beharko genuke eta infinitu fluxu magnetiko elementalen batura aurkitu. Batura hau, kasu orokorrean, integralaren kalkulua egitea suposatzen du:

Kontsidera dezagun orain eremu magnetiko uniforme batean kokatutako espira bat. Espirak hartzen dituen posizio ezberdinentzat fluxuak hartzen dituen balio ezberdinak kontsideratzen baditugu:

a)  eta  bektoreak paraleloak badira:

Φ=B·S·cos0º=B·S

b) Bien arteko angelua 90º bada

Φ=B·S·cos90º=0

c) eta bektoreak aurkako norantza badut:

Φ=B·S·cos180º=-B·S

d) Bien arteko angelua 270º bada

Φ=B·S·cos270º=0

Espira baten ordez N espiradun bobina bat badugu fluxu totala espira bakoitza zeharkatzen duen fluxuen batura izango da:

 


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org