Iman iraunkorrek sorturiko eremu magnetiko uniforme batean era mekanikoan ω abiadura angeluar konstanteaz birarazten den N espiradun bobina lau bat da, izatez. Espiraren muturrak konektaturik daude espirarekin batera biraka dabiltzan bi eraztunekin (A). Bi eraztunekin kanpo-zirkuitu bat konektatzen da bi eskuilen (E) bitartez. Espira eremu magnetikoan biraka dabilen bitartean, espiran zeharreko fluxu magnetikoa aldatuz doa […]
Indukzio fenomenoak aztertzean bi zirkuitu edo iman bat eta zirkuitu bat erabili ditugu; lehenengoak eremu magnetikoa sortuko du, bigarrenean, berriz, zirkuitua zeharkatzen duen fluxu magnetikoa aldatzean korronte elektrikoa induzituko da. Alabaina, zirkuitu bakar bat erabiliz ere antzeman daitezke indukzio fenomenoak. Kontsidera dezagun solenoide batez, erresistentzia aldakor batez eta korronte zuzeneko sorgailu batez eratutako zirkuitua. Erreostatoaren […]
Bi korronte paraleloren eta mugagaberen arteko elkarrekintza aztertuko dugu jarraian, kontuan hartuta d distantziara daudela, I1 eta I2 korronteak igarotzen direla eta korronte biak norantza berean higitzen direla. I1-ek I2 eroalearen puntu batean sortutako eremu magnetikoaren indukzioa B1 izango da, berau Biot-Savarten erregelan oinarrituta lor daitekeelarik: Bestalde, eremu magnetiko honek hari eroale zuzen baten gainean […]
Demagun a eta b dimentsioko espira errektangeluarra indukzioko eremu magnetiko uniformearen barruan dagoela. Gainera eremu magnetikoaren bektoreak eta gainazal bektoreak Ï• angelua osatzen dute. Espiratik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen du. Espiraren alde bakoitza eroale zuzentzat har dezakegu eta, ondorioz, Laplacen legea aplika daiteke. Lortuko ditugun emaitzak ondorengoak dira: Ikusten denez, BC eta DA eroaleetatik […]
Aurrean lortu izan den bezala: Adierazpen hori, A-tik B-ra eraman nahi den q kargaren balioarekin zatitzen bada, ondokoa lortzen da: Eta sinplifikatuz: Aurreko adierazpenak edozein karga puntualak edota karga banaketa batek bere inguruan sortzen duen eremuaren intentsitatearen eta potentzial elektrikoaren arteko erlazioa ematen digu. Horrelakoetan eremu elektrikoaren intentsitatearen aldaketa nola ematen den matematikoki kalkulatzea arazo […]
Eremua eragiten duten gorputzetatik R distantzian sortutako grabitate eremua eta eremu elektrikoa kalkulatzeko bidea ematen diguten espresioak alderatzean: eta zenbait berdintasun eta alde ikusiko ditugu. Besteak beste honako hauek dira: BERDINTASUNAK ALDEAK Biak dira eremu zentralak, izan ere, norabidea puntu bat eta eremua sortzen duen karga edo masa dagoen tokia lotzen dituen lerroarena baita. Biak […]
Aurreko gaian esandakoaren arabera, indar elektrikoa posizioaren araberako indar zentrala denez, indar kontserbakorra izango da eta, ondorioz, eremu elektrikoa EREMU KONTSERBAKORRA dela esan dezakegu. Honen ondorioz, karga bat eremu elektriko baten barruan posizioz aldatu nahi izango bagenu, egin beharreko lana hasierako eta bukaerako posizioen energia potentzial elektrikoen diferentziaren berdina izango da, eremu kontserbakorretan gertatzen ohi […]
Ikusia dugunez, gorputz kargatuek indar elektrikoak jasaten dituzte gorputzen masek indar grabitatorioak jasaten dituzten bezala. Gorputz baten inguruan eremu grabitatorioa sortzen den bezalaxe, gorputz kargatu baten eremu elektriko bat sortzen da, bere eragina distantzi indarren bidez azaltzen duena. Espazioalde batean kokaturiko karga elektrikoak berau inguratzen duen espazioa “aztoratzen” du, bere inguruan indar eremu bat sortuz, […]
Elektrizitatez kargatuta eta geldi dauden bi gorputzek euren artean egiten duten elkarrekintzazko indar elektrikoa Charles Augustin de Coulomb (1736-1806) fisikari frantsesak neurtu zuen lehenengoz 1785. urtean, horretarako tortsio balantza bat erabiliz. Coulomb-ek frogatu zuenez, karga biren arteko erakarpen edo alderapen indarra bi karga horien balio absolutuaren eta haien arteko distantziaren araberakoa da. Horrela atera zuen […]
Indar elektrikoak gure eguneroko eginkizunetan era zuzen edo zeharkakoan ageri dira; argia pizten dugunean, janariak kontserbatzeko hozkailua erabiltzen dugunean edota motorra elektrikoak erabiltzen dituzten garraioetan bidaiatzen dugunean. Bestalde, indar elektrikoak fenomeno natural ugariren arduradunak izaten dira ere, hala nola, borragoma baten elastikotasuna edota olioaren biskositatea. Gure gorputzaren metabolismoan ematen diren prozesu kimikoak ere indar elektrikoen […]