'DBHO1eko Edukiak' Atala

  • Higidura Zuzen Uniformea (HZU)

    Higiduraren deskribapena Adibidean ikusten denaren arabera, higidura zuzena da higikariak deskribatzen duen ibilbidea zuzena delako. Honetaz gain, bere abiadura konstantea mantentzen du modulu, norabide eta noranzkoan. Horrelakoetan higidura hori zuzen eta uniformea dela esaten da. Aurreko unitatean ikusi dugu azelerazioarn osagai normalak abiaduran gertatzen diren norabide aldaketak adierazten dituela. HZUan ibilbidea zuzena denez, abiadura ibilbidearekiko […]

  • Azelerazioaren osagai intrintsekoak

    Higikari batek bere ibilbidearen gainean duen posizioa, A, zehazteko, ondorengoa egin dezakegu: Erreferentzi modura ibilbideko O puntu bat hartu. O eta A-ren arteko ibilbidea irudikatu. O jatorria eta A puntua banatzen dituen distantzia, ∆s. Ibilbideko edozein punturi lotu diezaiokegu ibilbidearekiko ukitzailea den ardatz batek eta ibilbidearekiko perpendikular den beste ardatz batek eraturiko erreferentzi sistema. Erreferentzi […]

  • Azelerazioa

    Automobileko gidariak bihurgunea hartzeko gidagailuari eragiten dionean, abiadura bektorearen norabidea aldatuz doa aldiunetik aldiunera. Eta gidariak azeleragailuari sakatzen dionean, aldatu egiten da abiadura bektorearen modulua. Abiaduraren aldaketa gertatzen denean, modulua izan zein norabidea izan, azelerazioa dago. Abiadurarekin gertatzen den bezala, batez besteko azelerazio eta aldiuneko azelerazioaren artean desberdindu beharko dugu. Batez besteko azelerazioa Irudian ikus […]

  • Abiadura

    Alboko taulan Oscar Pereiro ziklista galiziarrak 2006ko Tourrean erlojuaren aurkako proban eginiko tartekako markak adierazten dira. Datu horiek ikusita, galdera hauek egin ditzakegu: oso bizkorra izan al da Oscar Pereiro? Denbora guztian bizkortasun berberaz higitu al zen? Galdera hauei erantzuteko, abiadura kontzeptua sakonki aztertu beharko dugu. Batezbesteko abiadura Batez besteko abiadura, , desplazamendu bektoreak adierazten […]

  • Ibilbidea, posizioa eta desplazamendua

    a irudia: Alboan ikus daitekeen irudian, higikari bat pasatu deneko puntuak adierazi dira. Puntu horiek deskribaturiko kurbari ibilbidea deritzo. Ibilbide horretako P puntuaren posizioa determinatzeko, OX eta OY ardatzek eraturiko erreferentzi sistema aukeratu dugu.   b irudia: Jatorriarekin batera P puntuak  bektorea determinatzen du. Horixe izango da une jakin horretan, higikariaren posizio-bektorea. Bere adierazpen matematikoa […]

  • Higiduraren aldagaiak

    Higiduraren oinarrizko magnitudeen analisiarekin hasi aurretik, adibide sinple batean oinarrituz, ahalegindu gaitezen lehenik topatuko ditugun kontzeptuen lehen hurbilpen bat egiten. Har dezagun horretarako konpas bat eta ahalegindu gaitezen paper gainean, partikula batek deskribaturiko higidura adierazten. O puntu batean konpasaren orratza jarri ondoren, marraz dezagun AB arku bat. Arkua marrazterakoan konpasaren muturrak paperak zehazten duen planoaren […]

  • Erreferentzi sistema inertzialak

    Erreferentzi Sistema. Higidura Mekanika fisikaren arlo nagusietako bat da. Bertan gorputzen higidura mota desberdinak aztertzen dira, oreka egoerak edota higidura horiek sortzen dituzten indarrak eta energia, maila mikroskopiko (atomo, molekula, ioi…) nahiz makroskopiokoan gertatzen diren gorputzen erlazionatutakoa. Mekanikaren zati garrantzitsuenetako bat ZINEMATIKA da. Bere helburua gorputzen higiduraren azterketa da, berau definitzen duten magnitude intrintsekoak behatuz, […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org