Orain arte sistema fisiko idealen hhs aztertu dugu, hau da, suposatu dugu osziladorearen gainean ez dela inongo marruskadura indarrik agertzen eta oszilazioa etengabeki anplitude berberarekin ematen dela. Baina denok dakigu errealitatean gauzak ez direla horrela gertatzen. Egia esan, HHS-rekin higitzen den sistema fisiko erreal batek (zabuan dabilen pertsona batek edota gitarra baten soka batek) marruskadura […]
HHSaren azterketa mekanikoarekin bukatzeko azterketa energetikoa egingo dugu. Orain arte egindako azalpenen arabera erraz uler daiteke osziladore harmonikoaren energia mekanikoa, alde batetik, zinetikoa dela (mugimenduan aurkitzen den partikula bat delako) eta bestetik potentziala (bere gainean agertzen den indarra zentrala delako: hau da, kontserbakorra delako). Beraz, kanpoko eraginetatik aske dagoen HHS batean energia kontserbatu egiten dela […]
Orain arte osziladore harmonikoaren higiduraren azterketarekin aritu gara bere posizioa aldarazten duen kausa kontutan hartu gabe. Baina, Newton-en bigarren printzipioa aintzat hartzen badugu, HHS-a higidura azeleratua izanik behar beharrezkoa da tartean gorputzaren gainean eragiten duten indar guztien ordezkari bat egotea. Hauxen da, hain zuzen ere, saio honetan aztertuko duguna; zeintzuk dira HHS eragiten duten indarren […]
Aurreko saioan ikusi ahal izan genuen osziladore harmonikoaren posizio nola aldatzen den denborarekiko (). Kontutan izanik posizioaren balioak funtzio sinusoidal baten bitartez emanak datozela garbi dago posizioaren balioak denborarekiko adieraziz gero ardatz kartesiarretan sinusoide bat lortuko dugula simulazio honetan ikusten den bezala (OHARRA: simulazioa ondo ikusi ahal izateko beharrezkoa da lehenik goiko menutik aukeratzea. Era […]
Iazko ikasturtean oinarrizko higidura multzo baten azterketa egin ondoren (higidura zuzenak eta zirkularrak, uniformeak eta azeleratuak), aurten naturan hain arruntak diren higidura oszilakorren azterketa egingo dugu. Oszilazio guztien artean azterketa errazena Higidura Harmoniko Sinplearena (HHS aurrerantzean) da. Fisikak naturako fenomenoen behaketaz gain hauen formulazio matematikotaz ere arduratzen denez hori izango da jarraian agertzen ahaleginduko garena. […]
Fisikan gertaera edo fenomeno periodikoak maiz agertzen dira; zenbait higidura aldi-aldian gertatzen dira behin eta berriz (horixe da, esaterako, Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen higidurarekin, eztanda motorraren barruko pistoiaren higidurarekin, pendulu baten higidurarekin edo malguki baten higidurarekin gertatzen dena). Hala ere, ez dute sistema mekanikoek bakarrik oszilatzen. Naturan gertatzen dira mekanikoak ez diren oszilazioak ere. […]