Higiduraren aldagaiak

Higiduraren oinarrizko magnitudeen analisiarekin hasi aurretik, adibide sinple batean oinarrituz, ahalegindu gaitezen lehenik topatuko ditugun kontzeptuen lehen hurbilpen bat egiten.

Har dezagun horretarako konpas bat eta ahalegindu gaitezen paper gainean, partikula batek deskribaturiko higidura adierazten. O puntu batean konpasaren orratza jarri ondoren, marraz dezagun AB arku bat. Arkua marrazterakoan konpasaren muturrak paperak zehazten duen planoaren gainean higitu da. A puntutik (jatorria) abiatuz, B puntura (amaiera) heldu da s luzerako arkuan zehar t denbora tartean.

higidura06

Erreferentzi sistema

Kasu honetan, konpasaren muturraren higidura orratza kokatu dugun O puntuan jatorria duen bi dimentsiotako erreferentzi sistema baten arabera aztertuko dugu. Beraz, ekuazioa02 erreferentzi sistema batez ari gara.

Posizioa

A, B edota tarteko beste edozein punturen posizioa bi era desberdinetan azaldu daiteke:

  1. Puntuaren koordenatuak ezagutuz
  2. O puntuan jatorria duen eta muturra kontsideratutako ibilbideko puntu jakin batean duen posizio bektorearen bitartez. Gure kasuan ekuazioa04 A puntuaren posizio bektorea izango da eta ekuazioa05 B puntuarena.

Ibilbidea

Konpasaren muturrak ibilitako bidea da. Gure kasuan s luzera duen arku bat izango da.

Desplazamendua

Posizio bektorea bezala, magnitude bektorial bat da: bi posizio bektoreen arteko diferentzia da. Gure adibidean, desplazamendu bektorearen eluazioa06 jatorria A puntua da (higiduraren jatorria, hain zuzen ere) eta bere muturra B puntua (higiduraren amaiera). Hau da:

ekuazioa07

Desplazamendu bektorearen modulua ekuazioa08 ibilbidearekin (s) bat etorriko da, soilik eta baldin soilik, deskribatutako bidea zuzena izan bada eta higiduraren noranzkoan aldaketarik izan ez bada.

Ibilitako espazioa

Egindako ibilbidearen luzera ematen duen magnitude eskalarraren balioa da.

Gehigarriak

Aurrean aztertutako kontzeptuak sinpleak izan arren euren definizioan, maiz nahasten dituzue. Kontzeotuak garbi gelditu daitezen hemen ipintzen dizuet aurkezpen sinple bat. Bere sinpletasunean, higitzea, ibiltzea eta desplazatzea ez direla berdinak ulertzeko baliagarria izan daitekeela iruditzen zait. Klikatu hemen.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org